100 xake-jokalari baino gehiago lehiatuko dira 40. Donostia Hiria Nazioarteko Xake Irekian

Txapelketa apirilaren 8tik 15 arte jokatuko da Anoetako Gros Xake Taldearen instalazioetan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gipuzkoako Xake Federazioko presidente Fernando Markinak eta Donostiako Udaleko zinegotzi Jon Insaustik 40. Donostia Hiria Nazioarteko Xake Irekia aurkeztu dute. Txapelketa apirilaren 8tik 15era egingo da Gros Xake Taldearen instalazioetan, hain zuzen ere, Donostiako Karmelo Falda Frontoian, eta 100 xake-jolakari baino gehiagok parte hartuko dute.

Aurkezpena egin baino lehen 117 xake-jokalarik izena emanda zute eta, horien artean, segidakoak azpimarratu behar dira: Espainia, Portugal eta Errusiatik etorritako 5 Maisu Handi – Xakean dagoen titulurik handiena –; Italia, Venezuela, Argentina eta Espainiatik etorritako 4 Nazioarteko Maisu; Austria, Hungria eta Espainiatik etorritako 3 FIDE Maisu; eta Espainiako 2 FIDE Maisu Emakume.

Donostiako Udaleko zinegotzi Jon Insaustik honakoa azpimarratu du: “Federazioak esfortzu handia egiten du txapelketa antolatzeko. Horri esker, Donostia kirol mota ezberdinetako ekitaldien mapan dago eta Udalak horrelako ekimenak babestuko ditu”.

Gipuzkoako Xake Federazioko presidente Fernando Markinak azpimarratu du aurtengo txapelketaren maila handia eta segidakoa esan du: “Txapelketa apirilaren 8an hasiko da 17:00tan. 9 erronda jokatuko dira txapelkeatak iraungo dituen 8 egunetan eta apirilaren 15ean ezagutuko dugu aurtengo txapelduna”.

Era berean, Markinak gogorarazi du, Donostia Xakean hiri esanguratsua izan da. Izan ere, larunbatean hasiko den txapelketa munduko txapelketa garrantzitsuenatzat izan zuten Maisu Handiek lehengo mendean.

Irekiaren irabazleak 1.200 euroko ordainsaria, garaikurra eta txapela jasoko ditu.

2017/04/07-an argitaratua