Espartxoko zubiaren obrak kontratatzeko espedientea irekita

Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Hitzarmena hondakin-ontzietan sentsoreak jartzeko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Espartxo zubiaren obrak kontratatzeko espedientea. Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, zubi honek Uba eta Txominenea lotzen dituen egungo zubia ordezkatuko duela. Egun, Espartxo eta Astiñeneko zubiak dira Urumeako ubidearentzako azken oztopo nagusienak.

Horrenbestez, Goiak honakoa esan du: "Zubi berriak 59,4 metroko luzera izango du, 18,3 metroko zabalera eta ez du zutaberik izango ibaian. Hortaz, ura modu naturalean joango da eta ez du talka egingo zutaberen kontra, egun egiten duen bezala, eta beraz, ura ubidetik ateratzeko arriskua ekidingo da".

Arenas y Asociados enpresak egin du zubi berriaren diseinua eta bere ezaugarri nagusiena segidakoa da: espaloia eta errepidea separatuta egongo dira eta Martutenetik gertuen dagoen espaloiak bidegorria izango du. Zubi berria egun dagoenaren ondoan eraikiko da eta, behin eraikita dagoenean, zaharra eraitsiko da.

Espartxoko zubi bierriak Kostas-en baimena du irailaz geroztik, 2.874.961,88 euroko aurrekontua du eta lanak egiteko epea 14 hilabetekoa da.

Eskailera eta arrapala mekanikoen mantentze-lanak



Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du segidako kontratua egiteko espedientea onartzea: Donostiako Udalaren eskailera eta arrapala mekanikoen mantentze-lanak egiteko zerbitzua emateko kontratua.

Eta kontratu honen iraupena 2017tik 2020ra bitartekoa da. Kontratuaren kostua guztira 385.914 eurokoa da eta honela banatuta dago: 135.914 euro 2017an; 100.000 euro 2018an; 100.000 euro 2019an; eta 50.000 euro 2020an.

Hondakin-ontzietan sentsoreak



Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Hitzarmena onartzea, hondakin-ontzietan sentsoreak jartzeko. Horrenbestez, Donostiako hondakin-hondarreko 100 edukiontzitan sentsoreak jarriko dira betetze-maila zein ontzien tenperatura ezagutzeko.

Helburua da, teknologia horri esker, hirian hondakin-hondarraren kudeaketa hobetzea, kostuak gutxitzea eta kudeaketa eraginkorragoa egitea. Esperientzia pilotu bat izango da eta, behin emaitzak ikusita, aztertuko da Gipuzkoako beste hainbat udalerritara hedatzea.

Udaltzaingoa



Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du LEASEPLAN SERVICIOS S.A enpresari esleitzea, renting bidez Udaltzaingorako lau ibilgailu hornitzeko kontratua. Eta kontratuaren esleipen prezioa 49.528,88 eurokoa da.

2017/11/21-an argitaratua