Ekainaren 9an egingo dira 2024ko Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeak.
Mahaikideen zozketa
Hauteskunde mahaietan nork egon behar duen jakiteko zozketa maiatzaren 10ean egingo da goizeko 09:00etan, Easo kaleko 41 zenbakian dagoen Udalinfo-ko bulegoan.
Ondoren, udal webgunean argitaratuko dira emaitzak.
Hautesle-zerrendan azaltzeko eta 2024ko Europako legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko bete beharreko baldintzak:
Donostian 2024ko urtarrilaren 30a baino lehenagotik erroldatua egotea
Espainiar naziotasuna izatea eta hautesle-zerrendan inskribatuta egotea (bai Espainian bizi direnak, bai atzerrian bizi direnak), edo Europar Batasuneko herritarra izatea eta Espainian bizitzea (eta 2024ko urtarrilaren 30a baino lehen botoa emateko borondatea adierazi izana).
2006ko ekainaren 9a baino lehenago jaioa izatea
Erreklamazioak
Zure datuak ez badira zuzenak edota ez bazara bertan azaltzen, erreklamazioa aurkez dezakezu Udalinfon apirilaren 29ra arte.