150 gaztek parte hartuko dute Gazteen Antzerki Topaketan

Obrak Antzoki Zaharrean, Lugaritzen eta Gazteszenan ikusi ahal izango dira maiatzaren 24tik ekainaren 16ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


1988-89 ikasturtetik aurrera, Donostiako Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, Gazteen Antzerki Topaketa antolatzen du.

Hasieratik ekintza honen helburua, 14 eta 30 urte bitarteko hiriko gazteen antzerki talde ez profesionalak sustatu eta beren lana ezagutzera ematea izan da.

Horretarako, aurreko urteotan bezala, parte-hartzaileei aukera eskaintzen zaie beraien antzezlanak modu profesional batean taularatzeko, hirian ezagunak eta egokiak diren agertokietan.

Topaketak aukera paregabea dira parte hartzen duten gazteek beraien kultur ekoizpenen sormen eta difusio prozesuetan aurrera egiteko. Topaketaren bidez, esperientzia positibo, atsegin eta hezitzaile bat eskaini nahi da, parte hartzaileen gaitasun sortzaile eta artistikoa elementu motibatzaile bihurtuz.

Aurten Gazteen Antzerki Topaketari maiatzaren 24an emango zaio hasiera, eta amaiera ekainaren 16an izango da. Sari banaketa, ekainaren 21ean izango da Lugaritz Kultur Etxean.

2017ko berrikuntzak

  • Talde berrien presentzia: Aurtengo Topaketan talde berriak ditugu, esaterako AteneaASP (Gautena).
  • Sari banaketa jaialdiko emanaldia Donostiako Arte Eszenikoen Tailerreko ikasleen esku egongo da. Profesional bilakatu nahi horretan diharduten ikasleek, ikasturtean zehar landutakoa bildu eta taularatuko dute Lugaritzen ekainaren 21ean. Partaidetza hau oso positiboa eta motibatzailea suertatu daiteke, aurtengo Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu dutenentzat, eta aukera paregabea haien antzerki formazioan sakondu nahi duten horientzat.
  • Aurreko urteko (2016) edizioan, 1500 ikusle inguru gerturatu zen Antzerki Topaketako emanaldietara.

AGERTOKIAK



Donostia Kulturaren lankidetzari esker, Lugaritz eta Egia kultur etxeetako eta Antzoki Zaharreko agertokiak erabili ahal izango ditugu antzezlan guztiak aurkezteko.

Kontadores Gazte Zentroa erabilgarri egon da talde parte-hartzaileek, sorkuntza eta entsegu prozesuak aurrera eraman ditzaten. Hainbat taldek haien lanak bertan entseatu dituzte, eta han egin dituzte ere antzezlanen lehen emanaldiaren aurrekoa.

2017/05/18-an argitaratua