Donostiak 186.377 biztanle ditu, 2016 urte amaieran #OpenData

Donostian 130 nazionalitate ezberdinetako pertsonak bizi dira. Amara-Berri da biztanle gehien dituen auzoa eta, aldiz, Landarbaso da biztanle gutxien dituena.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako alkate Eneko Goiak ezagutzera eman ditu hiriko erroldaren datuak. 2016ko abenduaren 31n Donostian 186.377 biztanle bizi dira. Eta kopuru hori iazkoaren oso antzekoa da.

Erroldaren datuen arabera, Amara Berri da biztanle gehien dituen auzoa (30.105 biztanlde). Erdialdea (21.889) eta Altza (20.258) dira hurrengoak. Aldiz, Landarbaso da biztanle gutxien dituen auzoa (13 biztanle), eta ondoren daude Zubieta (294) eta Igeldo (1.083).

Sexuak kontuan hartuta, Donostian emakumezkoak gehiago dira gizonezkoak baino. Hirian 98.739 emakume daude erroldatuta, hau da, %52,98, eta, aldiz, 87.638 gizon, hau da, %47,02.
Biztanleen adinari dagokionez, 2016 amaieran 1.020 haurrek urtebete baino gutxiago zuten (502 neska eta 518 mutil), eta adin gehien zuen pertsonak 108 urte zituen. Azken hau Aieteko emakume bat da. Gainera, azpimarratzekoa da bi donostiarrek 105 urte zituztela – gizonezko batek eta emakumezko batek – eta beste seik 104 urte – 4 emakumezko eta 2 gizonezko –.

2016 amaieran 2.980 donostiarrek 52 urte zituzten. Eta datu horrek bat egiten du segidakoarekin: 51 eta 60 urte arteko adin-tartea da donostiar gehien dituena. Izan ere, 28.794 donostiarrek 51 eta 60 urte bitarte dute. Jarraian 41 eta 50 urte bitarteko donostiarrak daude (28.511). Eta aldiz, 16.575 donostiarrek 0 eta 10 urte bitarte dituzte, eta 2.365ren adin-tartea 91 eta 108 urtekoa da – azken horietatik 114k 100 eta 108 urte bitarte dituzte –.

Bestalde, Donostian 130 nazionalitate ezberdinetako pertsonak bizi dira. Eta donostiarren %6,70k atzerrian du sorterria: 1.481 hondurastar, 1.291 nikaraguar eta 806 morokoar. Gainera, erroldan beste hainbat herrialdetako donostiarrak daude, besteak beste, segidako herrialdetakoak: Afganistan, Bahrein, Chad, Irak, Jordania, Kazajstan, Kirgvistan, Islas Mauricio, Qatar, Sri-Lanka eta Tanzania – herrialde bakoitzeko donostiar bat –.

Más información

2017/04/04-an argitaratua