Jaialdi batek ongietorria egingo dio Matia kalea oinezkoentzat egiteari

10:00tik 15:00ra, besteak beste, musika, jolasak eta merkatua egongo dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Matia kalea jaialdia hartuko du igandean, Antiguako kale esanguratsuena aldi baterako oinezkoentzat egiteari ongietorria egiteko. Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi Pilar Aranak aurkeztu ditu departamentuak iganderako antolatu dituen jarduerak.

Ekimenak Antigua Berdea du izena eta Donostiako Udalak aldi baterako oinezkoentzat egiten duen lehen kalea da. Era berean, antzeko neurriak hartzea aztertzen ari da hiriko beste hainbat lekutan.

Horren harian, Pilar Aranak honakoa esan du: “Matia kalea aldi baterako oinezkoentzat egiteak hirian elkartzeko gune garrantzitsu batean bihurtuko du, hiriko beste hainbat auzotan gertatzen den bezala, hain zuzen ere, kale garrantzitsuak oinezkoentzat egin diren eta arrakasta handia izan duten hiriko beste hainbat puntu”.

Hortaz, Aranak azaldu du, oinezkoentzat egiteari garrantzia emateko departamentuak hainbat jarduera prestatu dituela: “Uste dugu jarduera horiek lagunduko dutela kalea gehiago erabiltzen Antiguako auzotarren zein gainerako donostiarren artean. Hortaz, Aranak donostiarrei dei egin die Matia kalea igandeetan eta jaiegunetan hartzeko.



Eta, horretarako, igandean, maiatzaren 7an, Matia kaleak hainbat jarduera hartuko ditu 10:00tik aurrera. Kalean zehar merkatua egongo da eta, bertan, sortzaile eta diseinatzaileen postuak, bigarren eskuko postuak, produktu ekologiko eta naturalen postuak eta auzotarren bigarren eskuko merkatu txikia egongo dira. Matia kaleko ostalariek terrazak aterako dituzte eta dendek ere bere produktuak kalera aterako dituzte.

Gainera, 10:00tik 11:00ra 17.zenbakiko zebra-bidean Musikeneren Jazz Combo Laukotearen kontzertua egongo da. 11:00tik 12:00ra haurrentzako jolasak egongo dira. 11:30tik 13:00ra Ekintza abesbatzak Bentaberri plazatik abiatuko da eta kalearen hainbat puntutan ohiko abestiak abestuko ditu. Gauza bera egingo dute Lindy Hop taldeak (12:00tik 14:00ra) eta EuskOrleans (12:30tik 14:30ra).

Ekimena maiatzaren 14an, igandean, errepikatuko da eta, orduan, Musikeneren Saxoen Laukoteak, Antiguako abesbatzak, herri dantzak eta Rockalean-ek parte hartuko dute.

2017/05/04-an argitaratua