'Jódete Cáncer' - Mahai-ingurua Donostian Jordina Arnau eta Sandra Monroyrekin

Sanda Monroyk on-line hitz egingo du Iñurri elkarteko Jordina Arnaurekin Okendo Kultur Etxean maiatzaren 8an arratsaldeko 19:00etan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Minbiziari aurre egiten dioten milaka emakumek ere aurre egin behar diote gaixotasun horrek dakartzan isiltasunari, mamuei eta tabuei. Hitzaldi honen bidez ezagutarazi nahi da, minbiziaren inguruan dagoen genero ikuspegi ezak, gaixotasun hau duten emakumeen bizipenetan duen eragina.

Iñurri, minbiziaren akonpainamenduan, prestakuntzan eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik lan egiten duen elkartea da. Emakumeei minbiziarekin lotutako estereotipoak gainditzen laguntzen diete, beren esperientzia, ahotsa eta gorputza emanez, eta urteetan ukatu zaien presentzia eta espazioa eskainiz.

Iñurriko Jordina Arnauri bularreko minbizia diagnostikatu zioten 28 urterekin, eta gaur egun sendatuta dago. Bizitza goitik behera aldatu zion prozesu horren ondorioz, Jordina gaixotasuna ezagutarazteko lanean dihardu, normalizatzen saiatzeko eta ikuspegi ahalduntzaile eta feminista batetik tratatzeko. Horregatik Iñurriko talde eragileko parte da.

Jordina Arnauk interneten bidez hitz egingo du Sandra Monroy mexikarrarekin. Bizitza salbatu zion aldebiko mastektomia baten ondoren, bularrak ez berreraikitzea erabaki zuen. Sandra aktibista bihurtu da beste emakume batzuei laguntzeko gaixotasun honen aurkako borrokan. "Jodete Cáncer" liburuaren egilea da. Bertan hitz egiten du bere esperientziaz eta kirurgia plastikoa sustatzen duen estetikaz, minbiziaren inguruko gezurrez , etika eta politika bihurtu den estetikaz; sexua, gorputzak eta hauen pertzepzioa kultura matxista batetik.


Jarduera gazteleraz izango da, eta sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Maiatzaren 8an, arratsaldeko 19:00etan, Okendo Kultur Etxean.


Ekimen hau 26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria. Argazkigintza Humanitarioa erakusketan kokatzen da. Erakusketa Okendo KUltur Etxean dago ikusgai ekainaren 15era arte.

Antolatzailea: Lankidetza bulegoa - Donostiako Udala.
Laguntzailea: Donostia Kultura.

2024/04/30-an argitaratua