Igande honetan, hilaren 7an, Maratoi Erdia itzuliko da Donostiara bere 23. edizioa ospatzeko. Ibilbideak hiriko kale nagusienak zeharkatzen ditu, eta ondorioz, trafikoa etengo da Erdialdean, Grosen eta Antiguan, batez ere 9:45etik 13:00ak arte gutxi gorabehera. Dbus zerbitzuetan ere eragina izango du lasterketak eta aldaketak izango dira ibilbide eta geltokietan.
Bi distantziako lasterketa (21k eta 10k) 10:00etan abiatuko da Boulevardetik.
Eraginak
Irteera eta helmuga Boulevardean izango dira eta, beraz, 6:30etik 14:00etara, zumardi hau itxita egongo da Legazpi kaletik Hernani kaleraino.
Kontxa pasealekua 9:45etik 12:30era itxiko da.
Lasterketako ia errepide guztiak konoz beteak egongo dira eta beraz, ibilgailuak eta korrikalariak aldi berean egon ahal izango dira
Dbus
10:00etatik 12:00etara Dbuseko autobusetako bidaiak dohainik izango dira erabiltzaileentzat, lasterketagatik eraginak izango dituzten lineetan. Korrikalariek, udaleleko autobusetan doako sarbidea ere izango dute dortsala aurkeztuz 7:30etik 13:30era.