Dbus-ek ingurumenarekin errespetutsua den teknologia duten 31 autobus berri edukiko ditu

Lehen unitateak 2017aren amaieran jasoko dira, eta autobus berri horiek Konpainiaren diesel autobusik zaharrenen lekua hartuko dute pixkanaka-pixkanaka

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datozen lau urteetan Dbusek 12 eta 18 metroko 31 autobus berri gehiago izango ditu gehienez. Autobus berri guztiek ingurumenarekin errespetutsua den igorpen teknologia edukiko dute, beraz, agerian geratzen da Dbusek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromiso etengabea.

Lehen unitateak 2017aren amaieran jasoko dira, eta autobus berri horiek Konpainiaren diesel autobusik zaharrenen lekua hartuko dute pixkanaka-pixkanaka, flota berritzeko plana garatzen jarraituta. Horrela, aurreikusten da urtean 154 tona CO2 gutxiago igorriko dela.

Hala, Dbusen eskakizun guztiak beteko dituzte irisgarritasun, erosotasun eta segurtasunari dagokienez, eta %100 irisgarriak izango dira, zoru baxua eta sartzeko arrapala edukiko baitute, 2 aulki gurpildunetarako lekura iristeko.

Dbus izango da hiru autobus modelo horiek erosten dituen lehen enpresa Estatuan, jakinda Euro 6c araudia betetzen dutela eta, beraz, beren motor termikoak igorpenen saiakuntza berrietarako prest daudela. Saiakuntza berri horiek 2020an sartuko dira indarrean, eta benetako funtzionamendu baldintzen pareko emaitzak lortu nahi dituzte.

2017/05/30-an argitaratua