Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeetarako hautagaitzen zerrendak argitaratu dira

Zerrendak azaroaren 22tik 25era egongo dira ikusgai Altzako Alkateordetzan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Bozketa eguna 2023ko azaroaren 25ean izango da Udaletxeko sarreran goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00rak arte. Ekialdeko Barrutikoak diren eta Herri Entitateen Erregistroan izena emanda dauden auzo-elkarteek zein arlo-entitateek izango dute bozkatzeko aukera.

Udal Batzarra Barrutiko kudeaketa-organo nagusia da, dagozkion eskumenen baitako tokiko gaietan auzotarren, kolektiboen eta entitateen kontsultarako eta partaidetzarako organo goren gisa jarduten duena.
Batzar hau 19 kidek osatzen dute,
  • Barrutiko batzarraren Zinegotzi-burua
  • Barrutiko batzarraren zinegotzi-buruordea
  • udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 7 kide
  • auzo elkarteetako 5 ordezkari
  • eta arloko entitateen 5 ordezkari izango direnak.
Hauteskunde prozesu honen emaitza izango den Batzar berriak 2023-2027 epean jardungo du.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/11/23-an argitaratua