Parte-hartze handia Munduen Arteko Begiradak lehiaketan

Sariak apirilaren 20a baino lehen jakinaraziko zaizkie irabazleei.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak eskerrak eman nahi dizkie “Mundu Arteko Begiradak” nazioarteko argazki lehiaketan parte hartu duten guztiei. Parte-hartzea oso handia izan da, munduko txoko guztietako argazkiak iritsi zaizkigu proposamen interesgarriekin.

Une honetan informazioa sistematizatzen ari da eta laster bilduko da argazki irabazleak aukeratuko dituen epaimahaia.

Epaia posta elektronikoz jakinaraziko zaie irabazleei apirilaren 20a baino lehen, eta webgune honetan ere argitaratuko da: www.donostia.eus/lankidetza


Eskerrik asko "Mundu Arteko Begiradak" lehiaketako parte-hartzaile guztiei.

2021/03/17-an argitaratua