Donostiako Udaletxeko aurrealdea arrosaz argiztatuko da gaur eta bihar, urriak 19, Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta.
Horrenbestez, Donostiako Udala hainbat eragilek eta elkartek egingo dituzten ekitaldiekin bat egingo du. Gainera, egunean zehar, eraikinaren erdiko balkoian lazo arrosa jarriko du Udalak.