Zarautz Hiribidearen trafikoak bi bideak berreskuratuko ditu

Zarautz Hiribideak bi bide - norabide bakoitzeko bat - ditu berriro

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Otsailaren 19an hasi ziren Zarautz Hiribidean Topoaren saihesbidearen lanak egiteko sarrera egiten eta, ondorioz, bertako trafikoan eraginak sortu ziren, izan ere, Zarautz Hiribidea norabide bakoitzeko bide bat izatetik semaforoen bidez araututako bide bakarra izatera pasa zen.

Mugikortasun departamentuak aditzera eman duenez, behin lanak aurreratuta, irailaren 14tik ostiraletik, Zarautz Hiribideak bi bideak berreskuratuko ditu - norabide bakoitzeko bat - 64 eta 74 zenbakien artean. Hala ere, kamioek bertatik igarotzen jarraituko dute tunelean lanean diharduten langileei materiala eramateko eta hondeatutako materiala ateratzeko. Horretarako, hilabete hauetan okupatuta egon den bidea egokitu da.

Horrenbestez, Mugikortasun departamentuak jakinarazi du, Zarautz Hiribideak bi bideak izango dituela lanak amaitu arte. Behin lanak amaituta, aurreko konfigurazioa guztiz ezarriko da eta, beraz, obrak amaitzen direnean itxita dagoen espalioa irekiko da, okuptatutako aparkalekuak berreskuratuko dira, jarri den semaforoa kenduko da, eta obrek okupatu duten urbanizazioa berrituko da.

2018/09/14-an argitaratua