Donostia Klasikoak hirian eragingo dituen garraio eta trafiko neurriak

Datorren abuztuaren 4an, larunbatean, Donostia Klasikoa izeneko txirrindularitza lehiaketa burutuko da gure hirian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Irteera 11:30ean izango da. Froga hau dela eta, nagusiki gure hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala.

Datorren abuztuaren 3an, ostiralean, emango zaie hasiera trafiko mozketei. 15:00etatik aurrera ibilgailu partikularrek ezingo dute Legazpi kaletik Boulevardera sartu (bertakoak, garraio publikoa eta larrialdi zerbitzuak ezik).

Bestetik, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, helmugako arkua jartzeko lanak direla eta, itxita egongo da trafiko mota guztientzako. Ordu honetan Bulebarrean gelditzen diren linea guztiak Okendo kalean geldituko dira.

Abuztuaren 4an, Boulevarda 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara moztuta egongo da

Abuztuaren 4an, trafikoarentzat goizetik itxita egongo den zonaldea, Boulevardean hasi eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko da.

Lasterketaren irteera dela eta, 11:00etatik 12:00etara Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 15:30etik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.

Igeldo Pasealekurako sarbidea 16:00etan moztuko da bai igotzeko eta baita jaisteko ere. Mozketak lasterketa pasatu arte iraungo du.

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.


OTA, Dbus, Ekialdebus, Lurpeko aparkaleku publikoak

2018/08/01-an argitaratua