Doako sarrerak eta jarduera bereziak San Telmon, Nazioarteko Museoen Eguna ospatzeko

Sareko kide diren museorako sarrera txartelarekin, 2018komaiatzaren 18ko data duena, sareko beste museoetan sarrera murriztuarekin sartzeko aukera izango du bisitariak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta, hori ospatzeko, San Telmo Museoak ekimen bereziak antolatu ditu. Hala,hilaren 18an, ostirala, eta 19an, larunbata, museorako sarrera doakoa izango da egun guztian zehar. Gainera, larunbatean jarduera bereziak egongo da museoan.

Maiatzaren 19ko egitaraua


Egun guztian zehar: Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen musika eta dantza erakustaldiak egongo dira museoan.
  • 11:30ean: dantza emanaldia eskainiko dute Donostiako Udaleko Musika eta Dantza eskolako ikasleek museoko elizan. Dantzaera ezberdinen erakustaldiak izango dira: 11:30ean euskal dantza, 12:00etan dantza klasikoa eta 12:45ean dantza garaikidea. Doako sarrera lekuak bete arte.
  • 19:30ean: elizan ere, kantu errezitaldia egongo da María Martínen (sopranoa) eta Marian Hermosillaren (pianoa) eskutik, biak Francisco Escudero Kontserbatorioko kantu tailerreko ikasleak dira. David de Oliveira (tenorea) eta Jon Imanol Etxabe (baritonoa) abeslari gonbidatuek ere parte hartuko dute errezitaldian. Doako sarrera lekuak bete arte.
  • 20:00-22:00: irekiera berezia egongo da; izan ere, aldi baterako erakusketak (Argazki-liburuen fenomenoaTony Ray-Jones eta Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa) erakusketak doan bisitatzeko aukera egongo da, eta, gainera, zuzeneko musika egongo da aretoetan.

Donostiako sareko museoetan sartzeko abantailak

Donostiako Museoen Sareak martxan jarritako ekimen bati esker, sareko kide diren museorako sarrera txartelarekin, 2018komaiatzaren 18ko data duena, sareko beste museoetan sarrera murriztuarekin, deskontuarekin edo beste abantailekin sartzeko aukera izango du bisitariak maiatzaren 19tik 31ra.

Hauek dira sareko museoak: Museum Cementos Rezola, Real 100 Museoa, Elizbarrutiaren museoa, AquariumUntzi Museoa eta San Telmo Museoa.

2018/05/17-an argitaratua