Harrera EuskarAbenturako espedizioko kideei

16 eta 17 urte bitarteko 110 gazte eta 30 helduek osatutako lantaldea da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Eneko Goia, Donostiako alkateak harrera egin die gaur EuskarAbentura espedizioko 140 gazteei Udaleko Batzar aretoan. Alkateak hitz batzuk esan ondoren, Donostiako Udalak gosaria eskaini die 16-17 urte bitarteko gazteei.

EuskarAbentura espedizioaren helburua, euskara sustatzea da. Horrela, uztailaren 1ean Mauletik hasi eta Euskal Herriko eskualde guztiak zeharkatzen ari dira. Dagoeneko Donibane- Garazi, Iruñea, Gasteiz eta Baionan izan dira eta atzo iritsi ziren Donostiara. Gaur Donostian harrera egin ondoren, Igeldotik Zarautzera abiatu dira.

Guztira, 783 kilometro egingo dituzte eta horietatik 483 oinez. Ibilbidea, Done Jakueko bide ezberdinak jarraituz egiten ari dira eta UNESCOk, Gizateriaren Ondareak izendatutako lekuak bisitatatzen dabiltza.

Nerabe hauek, proiektu bat aurkeztu behar izan dute EuskarAbenturan parte- hartzeko eta lan onenen egileak ari dira egun hauetan esperientzi honetako azken egunak bizitzen. Hilaren 31ean bukatuko dute Getxon.

2018/07/25-an argitaratua