Tabakalerako sarbideen egokitzapena dela eta, Egiako pasabidea partzialki itxiko dute

Itxiera partziala apirilaren 25ean, ostirala, hasiko da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tabakalerako sarbideen egokitzapena dela eta, Egiako pasabidearen ixtura partziala egingo da. «Tabakalerako Eraikinaren Sarbideak Egokitzeko» lanen hasiera dela eta, aurreikusita dago Renferen trenbideen azpiko Egiako beheko pasabidearen forjatuaren eta hormen zati bat eraistea eta Tabakalerako ipar-aurrealde osoa egokitzea; eremu horrek Mandasko dukearen pasealekura ematen du, zahar-etxearen ondora.  

Obra bi alditan gauzatuko da:
  • lehenengoan pasabidearen zati bat itxi eta saihesbide bat egingo da;  
  • bigarrenean, berriz, pasabide osoa itxiko da.  

Itxiera partziala ostiralean, 2015eko apirilak 25, hasiko da. Itxiera partzialeko fase horretan oinezkoek saihesbidea izango dute pasabidearen erdialdean, eta Frantzia pasealekutik etorrita Mandako dukearen pasealekurantz abiatzen diren oinezkoek ezkerrera jo beharko dute, eta Renferen trenbideen eta Mandasko dukearen pasealekuko 36-46 zenbakiko eraikinaren paraleloan doan arrapala igo. Hortik aurrera, aipatutako arrapala amaituta, oinezkoa Mandasko dukearen pasealekurantz edo Kalkutako Teresa plazarantz (auzitegiak) joan daiteke. Itxiera partzial hori ahalik eta denbora gehien mantenduko da, Frantzia eta Mandasko dukea pasealekuen arteko lotura, saihesbide baten bidez bada ere, egon dadin.  

Ekaina arte iraungo du

 
Egoera horrek ekaina arte iraungo du aurreikusitakoaren arabera. Mandasko dukearen pasealekutik datozen oinezkoentzat, bestalde, saihesbidea Tabakalerako izkinan dagoen oinezkoen pasabidearen parean hasiko da, hain zuzen pasabidera jaisten den malda hasten den tokian. Toki horretan oinezkoek Blas de Otero plazatik jo beharko dute Renferen trenbideen paraleloan doan arrapalan sartzeko, eta hortik zabalik egongo den pasabidearen zatian sartuko dira.    

Pasabidea guztiz itxita egongo den aldian oinezkoak ezingo dira sartu Frantzia pasealekutik Mandasko dukearen pasealekura; itxita egongo da beheko pasabidea. Gutxi gorabehera hilabetez egongo da guztiz itxita, baina lanen aurrerapenaren arabera zehaztuko da noiztik. Itxiera 2015eko ekainaren amaieran izango da hasierako aurreikuspenaren arabera.    

2015/04/24-an argitaratua