Diru laguntzen eskaera tramiteari buruzko saio informatiboa

Martxoaren 15ean Udalbatzar aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2018ko deialdi bakarreko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak eta Martxoaren 27a izango da eskaerak erregistratzeko azken eguna. 1O sailetako diru laguntza lerroetara aurkeztu daitezke eskaerak.



Aurtengo deialdiaren berrikuntzarik handiena eskaeraren datuen betetzea udaleko webgunean dagoen formulario baten bidez egiteko sistema izan da.

Bestalde, eskaera bete ondoren erregistroa online egin nahi izanez gero ziurtagiri digitalak erabiltzeko aukerak zabaldu dira ere.

Berrikuntza hauek elkarteen artean zalantzak sortu dituztenez, web formularioarekin zalantzak edo zailtasunak dituzten elkarteentzako informazio saio praktiko bat antolatu da.

DIRU LAGUNTZEN ON LINE ESKAERARI BURUZKO SAIO INFORMATIBOA
  • MARTXOAK 15 OSTEGUNA
  • 18:30
  • Udalbatzarraren aretoan

IZEN EMATEA

Izena emateko e-mail bat bidali udala_partaidetza@donostia.eus helbidera, elkarte bakoitzetik zenbat pertsona bertaratuko diren esanez eta zenbatek beharko duten aldibereko itzulpen sistema zehaztuaz.

Martxoaren 15eko informazio saioa ez da derigorrezkoa eta soilik tramitazioan zalantzak edo zailtasunak dituzten elkarteei bideratua dago.

2018/03/12-an argitaratua