Udaltzaingoak Erdialdeko merkatari boluntarioak behar ditu APP berri bat probatzeko

APParen bidez hiritarren segurtasuna areagotu nahi da, hiritarren eta Udaltzaingoaren arteko komunikazioa erraztuz eta arinduz.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaltzaingoak Erdialdeko merkatari boluntarioen laguntza eskatu du APP berri bat probatzeko. APParen bidez hiritarren segurtasuna areagotu nahi da, hiritarren eta Udaltzaingoaren arteko komunikazioa erraztuz eta arinduz. Europar Batasuneko beste 9 herrialdetako poliziarekin batera parte hartuko dute proiektu pilotu honetan, besteak beste; Alemania, Austria, Holanda, Zipre, Letonia, Irlanda eta Erresuma Batua.

Urte amaieran amaituko da proiektua, baina lehenago egoera eta denbora errealetan probatu nahi dute, eta horretarako, Donostia aukeratua izan da. Aurretik Belfast (Irlanda), Valentzia, Preston (Erresuma Batua), Engomy (Zipre) eta Groningen (Holanda) bezalako hirietan APPa probatu eta jada hobekuntzak sartu dituzte.

Udaltzaingoa merkatarien elkarteekin kontaktuan jarri da eta zentroko zenbait denda bisitatu ditu, proba bertan egin nahi baita. Helburua da APPa proba moduan erabiliko duten denda ezberdinetako 100 erabiltzaile lortzea. Aplikazioa pertsona hauen Android mugikorretan instalatuko da, baita Udaltzaingoko Koordinazio Gunean eta zentroan dabiltzan hiritarren segurtasunerako ohiko lanak burutzen dituzten patruila-terminaletan ere.

INSPEC2T aplikazioaren bitartez, dendariek eta Udaltzaingoak informazioa partekatuko dute denbora errealean, segurtasunari lotutako gaien inguruan, hala nola, ebasketak, lapurretak, arazoak bezeroekin, billete faltsuen erabilera… Izena emateko informazio gehiago

Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi Martin Ibabek nabarmendu duenez: “helburua da gertutasuneko poliziaren lana sendotzea, eta merkatarien eta Udaltzaingoaren arteko feedback-a bermatuz, Gabonetako kanpaina bezalako uneetan prebentzio plangintzak modu arinagoan antolatzea”.

Horregatik Ibabek parte hartzeko deia egin du “ahalik eta komertzio gehiago hobe, APPak 100 erabiltzailerentzako gaitasuna duenez, oso tresna baliagarria izan daiteke burutu behar diren ekintzetarako, eta hiritar guztien segurtasunean eragina izango du”

2018/10/17-an argitaratua