Udaltzaingoak gogorarazi du hirian drone bat erabiltzeko baimena eskatu behar dela

Udalak 46 hegaldi eskaera kudeatu zituen 2023an

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gero eta drone gehiago ikusten dira hirian, eta eguraldi onarekin dronen begiztatzeak handiagoak dira, izan ere, hiriaren irudi ederrak hartzen dituzte, hain zuzen ere, gizarte sareetan biralak egiten diren irudiak. Baina, beharrezkoa da baimena edo tituluren bat izatea hirian horrelako tresnak erabiltzeko?

Baimena beharrezkoa da

Hiri-Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek prentsaren aurrean agertu da gaur hainbat zalantza argitzeko, izan ere, gero eta drone gehiago ikusten dira, eta honakoa azpimarratu du: Donostian beharrezkoa da drone bat erabiltzeko baimena eskatzea, bai erabilera komertziala duen grabaketa bat egiteko, hau da, iragarki bat, film bat edo telebista serie batentzako irudiak hartzeko, baita norberarentzat irudiak grabatzeko ere”.

Udaltzaingoak azken hilabeteetan drone hegaldi dezente begiztatu ditu hiriko hainbat lekutan. Hiri-Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zinegotziak esan du, hilabete batean Udaltzaingoak baimenik gabeko 20 hegaldi begiztatu dituela, eta horrek kezka sortzen diela, izan ere, kontrolik eta baimenik gabeko hegaldiak dira.

Isunak

Urgull, Ulia eta hiru hondartzetan izaten dira begiztatze gehienak, eta Udaltzaingoak arduradunak topatzeko ikerketa zabaltzen duela.

2023an Udaltzaingoak baimenik gabeko 10 hegaldi atzeman zituen. Ibabek aditzera eman du, isun horiek:
  • 60 eta 225.000 euro artekoak izan daitezkeela, baldin eta erabilera arrunterako bada,
  • eta 4.500etik gorakoak – eta 225.000 euro baino askoz handiagokoak arte –, baldin eta baimenik gabeko hegaldi horiekin lortutako irudiak erabilera profesionalerako badira.

Jarraibideak, Zehaztapenak, 250gr baino gutxiago duten dronak eta isunak (PDF)

2024/05/02-an argitaratua