Musika eta dantza Udalekuak 2018

Izena ematea irekita egongo da maiatzaren 7tik 20ra bitartean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urtero legez, eta oporrekin batera, badatoz udalekuak eskolara. Uztailak 2an hasi eta abuztuaren 31ra arte udaleku zerbitzua eskaintzen du Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak.

Haurrek primeran pasatzen dute musikaz gozatuz eta dantzen bitartez jolas eginez eta jolasen bitartez ongi pasatzeaz gain ikasteko aukera ere badute aldi berean.

Udalekuak 3 urtetik hasi eta 12 urtera arteko umeentzat zuzenduta daude. Asteko prezioa 60 eurokoa da eta gogoan izan prezio sozialak daudela.

Izen ematea irekita


Izena ematea irekita egongo da maiatzaren 7tik 20ra bitartean eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako administrazioan egin daiteke izen ematea.

2018/05/04-an argitaratua