Bizikletadak Donostiako kaleak hartu ditu

Hiriko hainbat institutu eta ikastetxetako ehunka ikasleek Donostiako kaleetan zehar bizikletaz parte hartu dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Europako Mugikortasun Jasangarriaren asteari biharko ‘Route 25’ bizikleta martxarekin amaiera emango zaio.

Donostiako Udalak, Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Arana, Kulturako zinegotzi Jon Insausti, Ayem Oskoz, Txema Murguiondo eta Loïc Alejandro zinegotziak, eta Mugikortasun zuzendari Jone Argoitia buru, irteera eman dio 2018ko Bizikletadari.

Hiriko hainbat institutu eta ikastetxetako ehunka ikasleek parte hartuko dute. Gazteak bizikletaz ibili dira Donostiako kaleetan zehar. Ekimen hau Europako Mugikortasun Jasangarriaren astearen barruan kokatzen da.

Donostiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, irailaren 16a eta 22a bitartean eta Aurtengo goiburua “Mugikortasun garbia, partekatua eta zentzuduna” izan da.

Bizikleta martxa edo Bizikletada nagusiki jolas-jarduera bat da. Jarduera honen bitartez ikasturte osoan zehar ikasleekin mugikortasunaren eta Eskolako Agenda 21aren inguruan egiten diren lanen irekiera ekitaldia da.

Europako Mugikortasun Jasangarriaren astea ‘Route 25’ bizikleta martxa batekin amaituko da. Hain zuzen ere larunbatarekin, irailaren 22an, 10:00etan, Alderdi Ederretik irtenda herritarrek hiriko bidegorrietan barrena 25 kilometroko eta interesgunez betetako ibilaldia egin ahal izango dute.

2018/09/21-an argitaratua