Biktimekiko elkartasuna aztertuko da, Udalak antolatutako jardunaldi batzuetan

Herritarrentzako mahai ingurua datorren astelehenean izango da: hilaren 21ean, 18:00etan, San Telmo museoan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Juan Ramón Vilesren argazkia
Donostiako Udalak lanean jarraitzen du hiriko gazteekin indarkeria, terrorismoa eta giza eskubideen urraketa jasan duten biktimei elkartasunari atxikitako baloreen transmisioaren alde. Profesionalek, terrorismoaren biktimek eta ikertzaileek beraien bizipenak azalduko dituzte formakuntza saio eta mahai inguru batean, non esperientzia desberdinak sendotzea bilatzen den, errespetuaren eta bizikidetasunaren balioak finkatzeko helburuarekin.

Udaleko Giza Eskubideen atalak, Baketik elkartearekin batera, “Giza Eskubideen urraketen biktimekiko elkartasuna gazteekin lantzen” izenburua duen mahai ingurua antolatuko du, esperientziak ezagutzeko eta egiten den lana azaltzeko. Hitzordua datorren astelehenean izango da: hilaren 21ean, 18:00etan, San Telmo museoan.

Jardunaldia bi zatitan banatuko da;
  • goizean, hezkuntzako profesionalei zuzendutako formakuntza saioa Aieten,
  • eta, arratsaldean, herritarrentzako mahai ingurua.

Giza Eskubideetako zinegotzi Juan Ramón Vilesek adierazi duenez, “garrantzitsua iruditzen zaigu elkarbizitza eta errespetuarekin lotuta dauden baloreen transmisioa, hala nola, historia hurbilean gure herrian izan ditugun giza eskubideen urraketen salaketa”.

Hau dela eta, gaineratu duenez, “esperientziak jaso eta ezagutzera eman nahi ditugu, gertatutakoa ez ahazteko eta Euskadin jasandako indarkeria berriro gertatu ez dadin”. Horretarako, zinegotziak azpimarratu duenez, “ezinbestekoa da belaunaldi gazteenekin lan egitea. Hauek, gazteak izaki, ez baitituzte, beste hainbat pertsonek jasandako sufrimendu eta eskubideen urraketa egoerak pairatu”.

Hiritar guztientzat irekia den mahai inguruak honako gonbidatuak izango ditu bertan:
  • Gema Varona Kriminologiaren Euskal Institutuko doktore ikertzaileak biktimen parte hartzeak memoriaren transmisioan duen garrantzia eta balioa azalduko du;
  • Enrique Ullibarriarana, hamaika hezkuntza zentrotan abian dagoen Eusko Jaurlaritzaren Adi-Adian programaren arduraduna.
  • Itsaso Garzón, Santo Tomas Lizeoko filosofia irakaslea. Batxilergoko bi ikaslek ezagututako testigantzen transmisioaren bitartez ikasi dutenaren inguruan hitz egingo dute.
  • Irene Gantxegi, Euskadiko Gazteria Kontseiluko ordezkaria.
  • Eta, Axun Lasa – GALek hildako Joxean Lasaren arreba, eta Iñaki García Arrizabalaga – bere aita ETAk hil zuen, ikasgeletan beraien testigantzak zabaltzen aritzen diren biktimen senideak.

2018/05/17-an argitaratua