Zabalik dago Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Irakurle eskola feminista, xakea, batukada eta antzerkia, besteak betse, udazkeneko eskaintzan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2017-2018 ikasturteari begira, Donostiako Emakumeen Etxeak ikastaro luzeen eskaintza argitaratu du, eta izena emateko epea irekita dago. Ikastaroak anitzak dira baina badute zerbait amankomunean: guztiek bilatzen dute emakumeen ahalduntzea, hau da, norberaren ahalmenak indartu eta horien gaineko ezagutza eta konzientzia zabaldu; hortik abiatuta, besteekin batera hausnartzeko, elkar-laguntzeko eta diskriminazioei aurre egiteko.

Autonomia ekonomikoa, artibismoa, sexualitatea eta autonomia teknologikoa izango dira tailer eta ahalduntze taldeen ardatzak, besteak beste. Literatura, arte plastikoak, taldeko kantua, batukada eta brikolajea izango dira eskeintza zehatzak, aurreko ardatzetan oinarrituak.

Ikastaro guztiak Emakumeen Etxean egingo dira, eta guztiak doakoak dira. Hemen dago haien inguruko informazio zabala.

Izena emateko, Emakumeen Etxera joan behar da (Okendo kalea, 9) eta eskaera-orri bat bete. 943 483470 telefonoan informazio gehiago eskuratu daiteke.

2017/09/14-an argitaratua