Behobia-Donostia lasterketa: Aldaketak aparkalekuetan, garraioetan eta errepideetan

TAO, bide mozketak, Dbus, Euskotren, RENFE

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren azaroaren 12an, igandean, 53. Behobia-Donostia Lasterketa izango da. Froga hau dela eta, gure hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Trafiko aldaketa hauek larunbatean bertan hasiko dira.    


Larunbata, azaroak 11    

Larunbatean, 23:00etatik 01:00etara, tribunaren instalazioa dela eta, Legazpi kaletik hasita Boulevard Zumardia itxita egongo da, garraio publikoentzat izan ezik. Hortaz, Dbuseko 9 eta 25 lineen azken irteerak Legazpi kaletik egingo dira. B1, B3 eta B8 gautxorien geralekuak Legazpi kalean kokatuak egongo dira baita ere.    

Igandea, azaroak 12  

Igandean, hilaren 12an, goizeko 05:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte ezin izango da sartu Boulevard Zumardira Legazpi kaletik.

Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da 05:00etatik 17:00ak arte. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Boulevardera sartu Askatasun hiribidetik.    

Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 8:30etatik 9:00etara azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko. Eta 9:30etatik desmuntaketa lanak amaitu arte, 15:15etan gutxi gorabehera.    

8:30etatik aurrera Buenavista eta Herrera arteko biribilgunea itxita egongo da Behobia Gaztea lasterketaren irteera prestatzeko.    

9:30etatik 15:00etara lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz, Udaltzaingoak itxiko ditu zentrorako norabidea duten honako kaleak: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Bulebarra.    

Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.    

Korrikalariak hurbiltzen diren momentutik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, momentu batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.    

Zirkulazio aldaketa horiek direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.    

-----------------------------------------------    

TAO

   

Azaroaren 12an ospatuko den Behobia Donostia dela eta, Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, azaroaren 9tik,azaroaren 14ra arte, biak barne.    

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.    


GARRAIO PUBLIKOKO ZERBITZUAK

   

DBUS: Ibilbideen eta geltokien aldaketak azaroaren 12an, igandea, Behobia-Donostia lasterketa dela eta
 

Azaroaren 12an 05:00etatik 17:00ak arte, Boulevard zumardia itxita egongo da.    

09:45k arte, eta 15:00rak 17:00ak bitartean 5. Bentaberri, 16. Igeldo, 18. Seminarioa, 25. Bentaberri-Añorga, 21. Mutualitateak- Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak, lineek Okendo kalean azken geraldia egingo dute.  

7etatik 15:00etara, 8. Gros-Intxaurrondo, 9. Egia-Hego Intxaurrondo, 29. Hego Intxaurrondo eta 42. Aldapa-Egia Etxaide kalean egingo dute azken geraldia. 15:00etatik aurrera eta Boulevarda ireki bitartean, 17:00ak inguru, Legazpi kalean egingo dute azken geldialdia.  


13. Altza, 14. Bidebieta: Askatasun hiribideren 3an izango dute azken geralekua.    

09:45etatik 15:00etara geralekuak horrela izango dira:    

5. Bentaberri, 16. Igeldo, 18 Seminarioa, 19.Aiete-Bera Bera eta 25. Bentaberri-Añorga,: Londres Hotelean izango dute azken geralekua.    
21. Mutualitateak- Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak: Urbieta kalean bakoitzak bere geralekuan izango dute .    

T1. Lasarte, T2. Zubieta, T3. Andoain, T4. Asteasu eta T5. Tolosa: Ez du bere azken geraleku aldatuko.
G1. Hernani (Aietetik): San Bartolomé kalean izango du azken geraleku.    
G2. Hernani-Andoain: Zubieta 14an izango du azken geraleku.  
A1. Hernani (Martutenetik), RENFE geltokian izango dute azken geraleku.    
Ekialdebus : Miracruz kalean dituzten geralekuetan izango dituzte.


Hegoalderantz abiatzen direnak Urbieta 20an egingo dute eta E21 Hondarribi Aireporturako doan autobusa Federico Garcia Lorca 2an egingo du geraldia.    

Taxiak: Boulevardreko geralekuan ez da zerbitzurik izango.

Ibilbide aldaketak  

Lasterketa ekialdetik etorriko denez, garraio publikoko autobus guztiak Zubiaurre pasealekutik hurbilduko dira Jai Alaieraino, Galtzara Nagusira, eta Kolon pasealekura, eta Mirakruz Gaineruntz, Mirakruz kaletik eta Zubiaurre pasealekutik.    

Lasterketa bukatzen den neurrian, 15:00etatik aurrera gutxi gorabehera, ibilbide eta geraleku guztiak bere ohiko lekura itzuliko dira, Boulevardeko geralekuak ezik, hauek 17:00ak aldera egingo dute.    

Euskotren


Euskotrenek azaroaren 12an, goizez, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Behobia-San Sebastián lasterketa dela eta.

Behobia-San Sebastián lasterketa dela eta joan-etorriak errazteko helburuarekin, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du 7:15etik 14:30era gutxi gorabehera.

Irun Ficobara joateko lasterketa baino lehen Amaratik zein Lasarte/Oriatik eta  Zumaiatik ohiko zerbitzuaz gain tren gehigarriak eskainiko dira. Horietako zenbait tren erdi zuzenak izango dira. Era berean, lasterketan zehar eta gutxi gorabehera 14:30era arte Topo zerbitzua indartuko da, jende asko egongo denaren ustean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.

RENFE

   
Donostia Aldiriak zerbitzuak handitzen ditu behobia -SS herri lasterketara: http://ow.ly/xhiy30giRKQ     

2017/11/08-an argitaratua