Uliako aterpetxea prest behin ur horniketa berrituta

Gainera, departamentuak hobekuntzak egin ditu segurtasunean, lorategietan, argiterian eta seinaleetan. 2016ko ekainaren 1etik abuztuaren 31 arte 1.612 pertsonek erabili zuten aterpetxea.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Uliako Aterpetxeak amaitu ditu ur-horniketa egiteko hodiak aldatzeko obrak. 2016an detektatu zuten 2009ko aterpetxearen berrikuntza egindako lanetan jarritako hodiek ez zutela bat egiten proiektuan zehaztatutakoekin, eta beraz, ez zutela araudiarekin betetzen. Hori dela-eta, Udalak instalazioa aldatzeko erabakia hartu zuen. Eta horren kostua, 31.134,32 euro, aterpetxearen berrikuntza egin zuen Lurgoien S.A. enpresaren gain jarri da.

Beste hainbat hobekuntza


Gazteria zinegotzi Martin Ibabek adierazi du, ur-horniketa aldatzeko obrak aprobetxatuz, beste hainbat hobekuntza egiteko aprobetxatu duela. Hala, departamentuak lorategietan, argiterian eta segurtasunean hobekuntzak egin ditu. Eta hobekuntza horiek guztiak funtzionalak dira eta helburua honakoa da: aterpetxe egokia izatea eta erabiltzaileei zerbitzu ona ematea.

Hortaz, Uliako Aterpetxeak segidako berrikuntzak egin ditu: grabaketa sistema aldatu da eta segurtasun kamera gehiago jarri dira inguruan eta aparkalekuan; harreraren ondoko argiteria hobetu da, baita aparkalekukoa ere, eta harreran lehiatila jarri da. Gainera, logelen sarreran jardinerak jarri dira eta, bertan, eltxoak uxatzeko landareak jarri dira.

Atariak eta logelak ere berritu dira. Horrenbestez, lehenengo logelako eta aterpetxeko arduradunaren atariak berritu dira; ping-pong-eko mahaia erosi da, eta logelak margotu dira. Halaber, besaulkiak tapizatu dira, bonbilla guztiak aldatu dira, logelako dekorazioa aldatu da, eta seinaleak hobetu dira, betiere, Uliako pasealekuan panelak jarriz.

Hortaz, Martin Ibabek honakoa azpimarratu du: "Behin lanak modu egokian amaituta, aterpetxea prest dago uda-garairako, hain zuzen ere, eskaera handia duen uda-garairako".

2016an, 1.612 pertsonek 3.651 gau eman zituzten ekainaren 1etik abuztuaren 31 arte. Gehienak Espainiatik iritsi ziren (360), ondoren, besteak beste, Frantziatik (340), Alemaniatik (77), Britainia Handitik (51), Italiatik (43), Holandatik (43), eta Belgikatik (29). Guztira, 34 herrialdetako pertsonek erabili zuten aterpetxea epe horretan.

2017/05/10-an argitaratua