Donostiako AHT-aren estazioaren inguruko akordioa

Donostiako proiektu konstruktiboa erredaktatuko da eta Bilbo eta Gasteizko txosten informatiboak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburuak eta Iñigo de la Serna Sustapen ministroak euskal hiriburuetako abiadura handiko trenaren sarbideak adostu dituzte gaur egin duten bileran, baita abiadura handiko trenaren geltoki berriak ere.

Madrilen, Sustapen Ministerioaren egoitzan egin den bileran Juan Mari Aburto, Eneko Goia eta Gorka Urtaran, Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateak ere egon dira.

Azken hilabeteotan eta bereziki azken asteotan trenbide azpiegituren kudeatzaile diren Adif eta ETSko lantalde teknikoek proiektuen definizioan eginiko lanak, gaurko bileran akordioa lortzeko aukera baliatu dute.

Arantxa Tapia, Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburuak eskertu egin die lantalde teknikoek orainartean eginiko lana, baina azpimarratu du oraindik asko dagoela egiteko. “Akordioari esker eta hainbat hilabeteetako lanaren ondoren baieztatu dezakegu euskal Yren lanak, hiriguneetarako sarrerak eta Iparraldearekin konexioa denboran ondo uztartuta egingo ditugula” esan du sailburuak.

Donostiaren kasuan, Tapia eta De la Sernak geltoki berriaren eraikuntza proiektuaren erredakzioa lantzen hastea adostu dute. Atotxako geltoki berria, eta Tabakaleraren ingurunean integratuko da egungo geltokiaren arkitekturarekin bat eginez.

Abiadura handiko trenbidea txertatzea eta geltoki berria Donostian (Atotxa).


Geltoki berriaren proiektuak aurreikusten du eraikin berria, eta bakarra, egungo aldiriko tren-geltokian. Geltokiaren egungo fatxadaren arkitektura mantenduko da, eta proiektatutako eraikin berrian integratuko da. Eraikin hau kalean bertan planteatzen da, bi solairu izango ditu eta agerian utziko du Tabakalera eraikinaren fatxada. Plaza (terraza) handi bat sortuko da trenbide eta nasa gainean.

Geltokiak atondo nagusi bat izango du, aldiriko trenen eta ibilbide luze eta ertaineko trenen erabiltzaile guztiek partekatuko dutena, bertatik sartu ahal izango da autobus-geltoki berrira eta bi solairuko aparkalekura ere. Era horretara intermodalitatea optimizatuko da eta bertan bateratzen diren garraiobide publiko guztien erabiltzaileen joan-etorriak minimizatuko dira.

Zehaztutako proposamenaren arabera, ibilbide ertaineko trafikoak (Intercity) eta ibilbide luzekoak (UIC zabalera) 3 nasa nagusi izango dituzte. Nasa horietara sartzeko bi mailak komunikatuko dituen azpiko pasabide bat proposatzen da.

Bestalde, aldiriko trafikoak aldamenetako bi trenbideak hartuko ditu (1 eta 6), eta zabalera mistokoak izango dira (hirugarren erraila). Trenbide horiek salgaietako trafikoarekin partekatuko dira. Nasara sarbidea zuzena izango da atondo nagusitik.

Akordioa: geltoki berria Eraikitzeko Proiektua egitea.

Irudi galeria

    2017/03/01-an argitaratua