Wiesbaden-Donostia Senidetze Jazz kontzertua Tabakaleran

Donostiako Udalak Wiesbaden eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako musikariek eskainiko duten Wiesbaden-Donostia Senidetze jazz kontzertua antolatu du, datorren ostegunean, maiatzaren 11an, 18:30ean, Tabakalerako Kutxa Kultur Klub aretoan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kontzertu hau eskainiko da José María Dorronsoro eta José María Múgica Musika Eskolako musikariek Wroclaw-eko eta Wiesbaden-eko musikariekin batera European Jazz Band-arekin, Alemaniako hirian, 2016ko apirilean, eskaini zuten emanaldiari erantzuna emateko. Kontzertu hori Europako Kultur Hiriburuen irekiera ekitaldia izan zen.

Armin Klein, Wiesbaden-Donostia Senidetze elkartearen presidentea, buru duen delegazio batek Donostiari bisita egingo dio.

Delegazioa pertsona hauek osatuko dute:
  • Armin Klein, Wiesbaden-Donostia Senidetze elkartearen presidentea
  • Berti Budzinski, Elkartearen presidenteordea
  • Michael Linemann, Elkartearen idazkaria
  • Ingrid Roberts, Wiesbaden-eko Kultura Saileko zuzendaria
  • Christoph Nielbock, Wiesbaden-eko Musika Eskolako zuzendaria
  • Bernd Kibbel, interpretea

Wiesbaden Donostiarekin 1983tik senidetuta dago.

2017/05/09-an argitaratua