Bidezko Merkataritzako Nazioarteko eguna
Maitzaren 13an ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko eguna.
Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna, maiatzean ospatzen da 50 herrialde desberdinetan. Bidezko Merkataritza, merkataritza sistema justu eta alternatiboa da, non bere helburua herrien garapena eta pobreziari aurre egitea da
Donostia "Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria" ziurtagiria lortu zuen 2015an, izen berdineko Nazioarteko Programaren barruan. Kontsumo arduratsu, aktibista baten sustapenean ardaztuta dagoen ibilbide baten amaiera da, bidezko merkataritza bati lotua, bertako eta global ikuspegi batetik.
Zehazki, Gipuzkoako hiriburuak BIDEZKO HIRIA titulua lortu du, erosketa etikoa, bidezko merkataritza ekimenen aldeko bere erakunde-konpromisoagatik; era berean, bertako produktuaren eta kontsumoaren sustapena baita, herritarren artean, aipatutako printzipioekin bat datozen kontsumo ohitura batzuk sustatzeko sentsibilizazioa ere.
Donostiako Bidezko Merkataritza taldeak (
Cáritas, Adsis eta
Emaus)
Setem,
Alboan,
Proclade eta
Proyde-Proegaren laguntzarekin batera eta
Donostiako udalaren lankidetza arloaren laguntzaz bi ekintza hauek antolatu ditu
Bidezko Sukaldaritza Tailerra + Afaria, gaur maiatzak 10, 18:00etan.
Bidezko Markataritzako Nazioarteko Eguna, maiatzak 13, 11:00etatik- 14:00etara
Irudi galeria
2017/05/10-an argitaratua