Tasa ordainketa: Ibiak eta ibilgailuak espaloietatik sartzea

Norberaren borondatez ordaintzeko epea 2015eko irailaren 1ean hasten da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Zergadunei eta Donostiako udal zergen ordainketan interesa duten guztiei jakinarazten diegu irailaren 1ean hasten dela ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea, hain zuzen ere:                

2015 urteko Udal Jabari Publikoa Erabili eta Bereziki Ustiatzeagatiko Tasak (Bide publikoan ibiengatik eta ibilgailuak espaloietatik sarrera Tasak)             

Ordaintzeko tokiak eta moduak:       
  • “www.donostia.org” Udalaren web orriaren bitartez (on-line ordaintzea);        
  • kutxazain automatikoen bitartez, zerbitzu hau eskaintzen duten erakundeetan; eta            
  • banku eta kutxetan, etxera bidalitako ordainagiria oso-osorik eramanda.            
  • Helbideratutako ordainagiriak kontu korrontean kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, eta web orriaren bitartez kontsultatu ahal izango da



Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko jakinarazpenak posta arruntez bidaliko ditugu zergadunek adierazitako zerga helbideetara.

Ohartarazi nahi dugu ezen borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu gabeko zorren gaineko betearazteko aldia hasiko dela, ondorioz gainkarguak, berandutza-interesak eta, kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direlarik.        

Dituzun Udal Ordainagiri guztiak helbideratu nahi badituzu, inprimaki hau bete besterik ez duzu egin behar. era berean, online ikus ditzakezu bai ordainagiriak eta baita beste ordainketa eta izapide batzuk ere. “nire izapideak” atalean dauzkazu (Identifikatu beharra dago ).          

2015/09/01-an argitaratua