#Astenagusia2016: Trafiko neurriak, Zerbitzu bereziak (DBUS, Renfe, TSST), ...

DBUS-ek gaueko autobus zerbitzu berezia eskeiniko du su artifizialak eta gero, 0:50 arte zerbitzuak luzatuz hurrengo geltokietik.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO: egoiliarrentzako aparkalekuak Aste Nagusia dela-eta

         
Aste Nagusia dela eta, 1-1, 1-2, 2-1 eta 2-2 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek, eta Donostia Portua erakundeak Portuan aparkatzeko emandako txartelak(urdina eta gorria) duten Portuko egoiliarrek, baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainontzeko sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan.      

Baimen hau edukiko dute  2016eko abuztuaren 11tik,ostegunetik, abuztuaren 22arte, astehelenerarte.      

Bide mozketak hirian zehar



DBUS: 2016ko Aste Nagusiko Dbusen autobus zerbitzu bereziak

   
Aste Nagusiko egun guztietan zehar, Dbus-ek zerbitzu bereziak eskainiko ditu donostiar eta bisitari guztiek festaz goza dezaten. Zerbitzu bereziak egunean zehar, suen aurretik eta gauean izango dira.        
  • Dbus-en autobusen ibilbide eta geltoki aldaketak egingo dira, Boulevarra trafikorako itxita dagoenean, jai gunea izango baita. Informazio osoa ikusi (pdf)    
  • DBUS-ek gaueko autobus zerbitzu berezia eskeiniko du su artifizialak eta gero, 0:50 arte zerbitzuak luzatuz hurrengo geltokietik. Informazio osoa ikusi (pdf)    
  •  01:00etatik aurrera, Boulevardetik auzoetara doazen Dbus Gautxoriak ondorengoak izango dira:  Informazio osoa ikusi (pdf)    
  • Abuztuak 14, igandea, Ama Birgina bezperan, 7:00ak arte goizeko lehen zerbitzuekin lotuaz.  Ordutegia  ikusi (pdf)  
  • Abuztuaren 13tik, larunbata, abuztuaren 16ra, asteartea, biak barne, zezenketak ikusteko, Ilunbera iristen diren autobus zerbitzuak egongo dira. Informazio osoa ikusi (pdf)          
  • Pasealeku Berrian Aste Nagusiko barraken instalazioa dela eta. Abuztuaren 9tik 24ra, biak barne, 39-Urgull lineak ez du zerbitzurik emango Urgullera. Abuztuaren 25etik aurrera berriro hasiko da egunero zerbitzua ematen. 


2016ko Aste Nagusian Dbus-ek eskainiko dituen zerbitzu berezien informazioa ikusi (pdf-a deskargatu)
             

TSST Donostia – Tolosa Tranbiaren Konpainia

 

EkialdeBus



Euskotren


Ordutegia

Renfek gaueko 100 tren berezi eskaintzen ditu Donostiako Aste Nagusian zehar

       
Donostiako Aste Nagusia dela eta, epealdi honetan ohikoa den moduan, Renfe Aldiriak gaueko 100 tren zerbitzu berezi jarriko ditu abian. Tren hauek, larunbatak 13ko gauetik igandeak 21eko goizaldera bitartean egongo dira abian. Horiek horrela, Aldiriko ohiko zerbitzuen eskaintzari 64.350 eserleku gehitzen zaizkie. Gaueko Aldiriko trenak jaiak dirauten aste osoan zehar etengabe egongo dira martxan.    

Renfek ezarriko dituen errefortzuek, bereziki gazteen artean gauean zehar ematen den joan etorria erraztu nahi dute, trenek eskaintzen duten garraio segurtasuna bermatuz. Xedea, hain zuzen ere, Gipuzkoako gainerako herrietako jendea Donostiako jaietara trenez hurbidu eta bertatik bueltatzeko beharrezko den garraioa eskaintzean datza.      

Gauzak horrela, jaiak dirauten 8 egunetako gauetan zehar, gaueko 4 tren berezi egongo dira abian egunero Donostiatik Irunera (Grosen geldialdirik egin gabe) eta beste 5 tren Tolosa eta Brinkolara, 23:35ak eta 5:38ak bitartean.    

Bestalde, Aste Nagusian zehar emango den bidaiarien areagotzea aurreikusiz, Renfek ohiko Aldiriko zerbitzuak indartu ditu. Zehazki, festetan zehar egunero mugimendu gehien bilduko dituen tartea 21:00etatik 23:00etara izango da. Mugimendu ugariko bi orduko tarte honetan zehar, Renfek Donostiarako tren zerbitzuak indartuko ditu inguruko herrietako biztanleek su artifizialak ikustera hurbiltzeko aukera izan dezaten.    

2016/08/08-an argitaratua