Klasika Donostia-Donostia 2015: Bide mozketak, TAO, DBUS...

Boulevard-a goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara moztuta egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren abuztuaren 1ean Donostia-Donostia Klasika izeneko txirrindularitza lehiaketa burutuko da gure hirian. Froga hau dela eta, nagusiki gure hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala.          

Datorren uztailaren 31ean emango zaio hasiera trafiko mozketari, 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara ibilgailu partikularrei Legazpi eta Boulevard arteko bide gurutzea pasatzea debekatuz (autobusak, garraio publikoa eta emerjentzia zerbitzuak ezik). Bestetik, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, etenaldia izango du trafiko mota guztientzako.  

Boulevard-a goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara moztuta egongo da.


Trafikoarentzat goizetik itxita egongo den zonaldea Boulevardean hasi eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko da.    

Abuztuaren 1ean, lasterketa irteera ematerakoan, 11etatik 12etara Bulebarra, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguaruntz abiatzerakoan, itxita izango da.    

Lasterketak hirira sartzeko unean, aurreikusitako ibilbide ezberdinetan aldaketak  emango dira. Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak,  Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgaruntz), Tolosa hiribidea (Añorgaruntz), Igara eta Igeldo ibiltzen dituen zonaldea trafiko guztiarentzat itxiko da arratsaldeko 15:30etatik aurrera.          

Igeldo Pasalekua 16:00 tan moztuko da bai igotzeko eta bai jeixteko ere. Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.    

Informazio gehiago      




TAO

   

Donostiako klasikoa dela eta, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainontzeko sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan 2015eko uztailaren 30etik abuztuaren 3ra bitartean, biak barne.        

2015/07/28-an argitaratua