Obra fase berria Anoetako ingurunean

Bide aldaketa berriak egingo dira aste honetan zehar

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Euskal Trenbide Sareak (ETS) aurrera jarraitzen du Anoetako topo-geltokia eraberritzeko lanetan. Obra horien artean, gainazalean bigarren sarrera bat eraikitzea, nasak luzatzea eta Aita Donostia plaza berrantolatzea daude.

Trafikoari eragiten dioten lur gaineko lanak azken faseetako batean sartuko dira, eta ondorioz, Begiristain Doktorearen pasealekuko biribilgune berria sortzen amaituko da. Biribilgune hori amaitutakoan, gainerako lanek aurrera egin ahal izango dute.

Hala, apirilaren 29tik aurrera, ETSk biribilgune berriaren obra mendebaldera eramango du, eta horrek aldaketa hauek eragingo ditu, hain zuzen ere, astean zehar egingo diren segidako aldaketak:
  • Oinezkoen mugimendu guztiak bermatuta egongo dira.
  • Bizikleten mugimenduak mugatuta egongo dira. Madril hiribidean eta Irun plazako, Toribio Alzagako eta Podabineseko biribilguneetan mozketak abisatzeko seinaleak jarriko dira (txirrindulariek bizikletatik jaitsi beharko dira eta oinez joan beharko dute).
  • Zorroaga Gaineko afekzioak amaitu dira. Ibilgailuak Begiristain Doktoretik igo eta jaitsi ahal izango dira.
  • Begiristain Doktoretik jaisten diren ibilgailu partikularrek Zorroaga pasealekurantz (Loiolako Erribetararako norabidean) edo Zorroaga Gainarantz jo beharko dute. Madril hiribidera joateko, Zorroaga pasealekutik Toribio Alzagako biribilgunera joan beharko dute eta, bertan, noranzkoa aldatu.
  • Taxiak, autobusak eta larrialdietarako ibilgailuak Begiristain Doktoretik Aita Donostiara sartu ahal izango dira.
  • Anoetako sarrera eta irteera Errondo pasealekutik egingo da (Josean Gasca / Atano kiroldegia). Ezingo da Anoeta Pasealekura sartu edota irten Begiristain Doktoretik (Anoeta hotela / Xanti jatetxea).
  • Ezingo da ezkerrera egin Errondo pasealekutik Madril hiribiderantz, eta Loiolarako norabidean zuzen joan beharko da nahitaez, edo eskuinera jo Begiristainetik Doktoretik.
    • Ibilgailu partikularrak Madril hiribidean sartu ahal izango dira, Zorroaga pasealekuan Toribio Alzaga biribilgunean noranzkoa aldatuz.
    • 21-Mutualidades-Anoeta eta 43-Anoeta-Igara lineek ibilbidea aldatuko dute:
  • Lanek aurrera egin ahala, Madril hiribideko erdibitzailea moztuko da, eta, beraz, ezingo da Errondo pasealekura sartu ez Begiristain Doktoretik, ez Zorroaga pasealekutik.

Biribilgunea eraiki eta guneak berreskuratu ondoren, Aita Donostia plaza berria garatuko da, eta bide-berrantolaketa erabat gauzatuko da. Lan hauek guztiak urte amaieran egitea aurreikusten da.

Ibilbide alternatiboak


Obrek jarraitzen duten bitartean, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, eta, ibilgailu pribatua erabiltzea ezinbestekoa bada, Miramon - Ospitaleetara eta Anoetan egiten diren kirol-ekitaldietara iristeko dauden ibilbide alternatiboetatik igarotzea, Amara Berri auzoa saihestuz.

Jatorria edota helmuga Ospitaleak, Illunbe edo Miramon duten ibilgailuak:
  • Ekialdetik (Irun, Frantzia...): GI-20 - GI-40/41 biribilgunea Martutenen; saihestu 7. irteera GI-20 errepidean (Loiola), Madril hiribidea eta Zorroaga pasealekua.
  • Hegoaldetik eta mendebaldetik (Tolosa, Zarautz...): GI-20 - Ospitaleak biribilgunea; saihestu GI-20 errepideko 9A irteera (Amara), Carlos I – Madril hiribidea, Errondo eta Zorroaga pasealekuak.
  • Hirigunea (Erdialdea, Amara Zaharra, Gros...): GI-40/41 biribilgunea Martutenen; saihestu Madril hiribidea eta Errondo eta Zorroaga pasealekuak.

Ibilbide horiek behar bezala adierazita daude hiriko hainbat tokitan jarri diren seinale desberdinen bidez, ibilbide egokienak aukeratzea errazteko.

Erlazionatutako dokumentuak

2024/04/26-an argitaratua