DBUSek AENORen kalitate egiaztagiria eskuratu du berriro

Erabiltzaileei 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen gainean egin zaien azken inkestaren arabera, lineek 8,08 puntuazioa lortu dute batez beste

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gaur egun, arauak ezartzen dituen konpromisoak, egiaztagiria dute lineetan ez ezik, autobus flota osoan eta Konpainiaren eguneroko jardunean ere ezartzen dira. Dbusek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatean eta Dbuseko erabiltzaileek egiten duten balorazio onean ikusten da filosofia hori.

Arauak kalitatea azpimarratzen du bereziki erabiltzaileen premien eta itxaropenen ikuspegitik. Dbusek bere gain hartutako konpromisoak Zerbitzuen Gutunean dauden jasota, eta Gutun hori Konpainiaren web orrian dago ikusgai Kalitate Politikarekin batera (www.dbus.eus). Honakoak dira alderdirik garrantzitsuenak:
  • Eskaintzen den zerbitzuak okupazio mailarik altuenak bermatzen ditu bai eta zerbitzua bera bete egingo dela ere.
  • Mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasuna.
  • Erabiltzaileei informatzeko sistemak, bai geltokietan bai autobusetan, mugikorrentzako aplikazioan edo web orrian.
  • Erregulartasuna bidaiariei eskainitako zerbitzuan.
  • Bezeroei egoki erantzutea.
  • Erosotasuna ibilgailuetan, garbitasuna barne.
  • Segurtasuna ibilbideetan.
  • Ingurumeneko eragina murriztua.
Dbus aintzindaria izan da UNE-EN 13816 arauak xedatutako kalitate irizpideak lehentasunez ezartzen, bai eta AENORen egiaztagiria lortzen lehen garraio enpresa ere Euskal Herrian. 28 -Amara-Ospitaleak lineak 2007an lortu zuen egiaztagiri hori; 5 lineak bi urte beranduago, 2009an, eta Altzako lineak, 13 lineak, 2010ean.

Erabiltzaileei eginiko inkestak



Kalitatea bermatzeko moduetako bat da Dbuseko autobusen erabiltzaileei inkestak egitea. Erabiltzaileei 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen gainean egin zaien azken inkestaren arabera, lineek 8,08 puntuazioa lortu dute batez beste. Horrek baieztatu egiten du linea hauetako erabiltzaileak oso pozik daudela lineekin.

Inkestan zerbitzuarekin lotutako 24 alderdi baloratu dira gehienez. Honakoak dira erabiltzaileek hoberen baloratutako alderdiak:
  • Ordaintzeko sistemen erosotasuna (8,92)
  • Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak … (8,73)
  • Lineaz aldatzeko aukera (8,70)
  • Eskainitako zerbitzua betetzea (8,64)
  • Autobus flota eta hauen fidagarritasuna (8,62)

2017/04/24-an argitaratua