2019 urterako Taxien tarifak onartu dira

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Aldunaeneko horma, Giza Eskubideak eta Kabina kolektiboak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu 2019 urterako Taxi zerbitzuaren tarifak. Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, "tarifa berriak hirian zerbitzu ematen duten bi taxi-elkarteekin adostuta daudela".

Ibilitako kilometroaren eta itxaron orduaren gaineko tarifak %2 handituko dira. Hortaz, tarifak segidakoak izango dira:
  • Astegunetan 7:00tik 22:00ra ibilitako kilometro bakoitzeko 0,72euro eta itxaron ordu bakoitzeko 21,02 euro ordainduko dira;
  • astegunetan 22:00tik 7:00ra eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan kilometro bakoitzeko 1,12 euro eta itxaron ordu bakoitzeko 28,03 euro ordainduko dira;
  • eta ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan 22:00tik hurrengo larunbateko, igandeko edo jaieguneko 7:00ra kilometro bakoitzeko 1,16 euro eta itxaron ordu bakoitzeko 29,01 euro ordainduko dira.

Gutxieneko tarifa, aldiz, bere horretan mantenduko da, hain zuzen ere, 5,32 euro astegunetan 7:00tik 22:00ra; astegunetan 22:00tik 7:00ra eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 6,18 euro; eta 6,19 euro ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan 22:00tik hurrengo larunbateko, igandeko edo jaieguneko 7:00ra.

Kasu guztietan, gutxieneko tarifan sartuko dira lehendabiziko bost minutuak edo 1.600 metroak.


Aldunaeneko horma


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du segidako espedienteari hasiera ematea: Mundaiz eta Real Sociedad zubien artean ibaia bideratzeko hormaren gaineko petrila altuago egiteko obrak kontratatzeko espedientea.

Lan hauek egiteko aurrekontua 94.681 eurokoa da eta enpresa esleipendunak 3 hilabeteko epea izango du obrak egiteko.


Giza Eskubideak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, hainbat elkartek bakearen eta giza eskubideen alde antolatzen dituzten 27 proiektu diruz-laguntzea. Eta horretarako 50.300 euro bideratuko dira.


Kabina kolektiboak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Kontxa, Ondarreta eta Zurriola hondartzetako kabina kolektiboetako kudeaketaren zerbitzu kontratuaren bigarren eta azken luzapena. Egun Gureak Garbitasuna enpresak du zerbitzuaren kontratua.

Luzapena urtebeterako da - 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31 arte - eta kontratuaren prezioa ez da aldatuko, 290.994 euro.

2018/11/13-an argitaratua