Urnietako gazte batek jasandako erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak bat egin du Urnietako Udalak egindako adierazpen instituzionalarekin, hain zuzen ere, urnietar gazte batek Donostian aste honetan jasandako erasoa gaitezsteko eta arbuiatzeko adierazpen instituzionalarekin.

Eta adierazpenak honakoa dio:

1.- Oinarri matxista duen indarkeria berekin daraman edozein ekintzaren aurrean bere
arbuio eta gaitzespen irmoena adierazten du.

2.- Bere babesa, elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkie gazte honi, bere familiartekoei eta lagunartekoei, eta Udal honek dituen arreta baliabide eta zerbitzu guztiak euren esku jartzen ditu.

3.- lndarkeriaren matxistaren edozein motatako adierazpenen aurrean esku-hartzeko
konpromisoa azpimarratzen du, eta berau ezabatzea sustatzen duten neurriak
babesteko eta bultzatzeko bere borondatea berresten du.

4.- Modu berezian, biktimari lehenengo laguntza eskaini zion lagun urnietarraren jardute azkar eta solidarioa eskertu nahi du.

2018/08/17-an argitaratua