Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeen deialdia egin da
Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako auzo-elkarte eta arlo-entitateek maiatzaren 9ra arteko epea izango dute hautagaiak aurkezteko.
Barrutia, hurbiltasun eta partaidetza politiken garapenerako ezinbesteko
deskontzentrazio-tresna da, politika publikoaren inguruko lan-dinamika partekatuak sortzea eta bere kudeaketan eraginkortasuna eta gardentasuna hobetzea lehentasunezko helburuak direlarik.
Barrutiaren antolaketak
Udal Batzar baten sorrera aurreikusten du kudeaketa-organo nagusi gisa,
dagozkion eskumenen baitako tokiko gaietan auzotarren, kolektiboen eta entitateen
kontsultarako eta partaidetzarako organo goren gisa jarduten duena. Batzar hau 15 kidek osatuko dute, Barrutiko batzarraren Zinegotzi-burua, Barrutiko batzarraren zinegotzi-buruordea, udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 5 kide, auzo elkarteetako 4 ordezkari eta arloko entitateen 4 ordezkari izango direnak.
Ekialdeko Barrutiko Batzarra osatzeko
hateskundeetarako deialdia 2018ko apirilaren 17an eginik, maiatzaren 9ra arteko epea ireki da parte hartu nahi duten
auzo-elkarte eta arlo-entitateek hautagaitzak aurkez ditzaten, betiere aipatutako lurraldekoak badira eta
Herri Entitateen Erregistroan urtebeteko gutxieneko egonaldia egiaztatzen badute. Hautagaitza aurkezteko,
erregistroan eskabidez sarrera eman beharko zaio elkarte edo entitatearen hautagai titularrarekin eta bere bi ordezkoekin osatutako zerrendari.
Bozketa eguna 2018ko maiatzaren 19an izango da Udaletxeko sarreran goizeko 10etatik arratsaldeko 16:00ak arte. Ekialdeko Barrutikoak diren eta Herri Entitateen Erregistroan izena emanda dauden auzo-elkarteek zein arlo-entitateek izango dute bozkatzeko aukera.
Alkatetza ebazpena, 2018/04/17ko GAOn, 73. Zkia duena eta Donostiako Udaleko Ekialdeko Barrutiko Batzarra osatzeko hauteskunde deialdia egiten duena: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/04/17/c1802588.pdf
2018/04/20-an argitaratua