Udalak Zurriola 41 lokala ustiatzeko kontratua esleitzeko espedientea hasi du

Kontratuak iraungo du sinatzen den unetik Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumena Ministerioaren Kostaldeak eta Itsas-Ingurunea sailak ezarritako esleipenaren dataren amaiera arte, hain zuzen ere, 2026ko otsaila arte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako alkate Eneko Goiak aditzera eman du Tokiko Gobernu Batzordeak segidako kontratua egiteko espedientea onartu duela: Zurriola 41 pasealekuko udal eraikinean ostalaritza zerbitzuak ustiatzeko kontratazio administratibo berezia.

Eta kontratuak iraungo du sinatzen den unetik Kostaldeak sailak ezarritako esleipenaren amaiera arte, hain zuzen ere, 2026ko otsailaren 21 arte. Hala ere, kontratua luzatu ahal izango da baldin eta segidako hiru baldintzak betetzen badira: 1) baldin eta Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumena Ministerioaren Kostaldeak eta Itsas-Ingurunea sailak esleipena luzatzen badu; 2) baldin eta Udalak kontratua luzatu nahi badu; eta 3) baldin eta enpresa esleipendunak kontratua irauten duen bitartean gutxienez 125.000 euroko inbertsioa egiten badu.

Era berean, enpresa esleipendunak urtero 27.600 euroko gutxieneko kanona ordaindu beharko du - kanona urtero Kostaldeak sailak Udaletxeari ordainarazten dion kopurua da -, eta Udalari fakturazioaren %2,5 ordaindu beharko dio. Gainera, lehiaketa publikoa irabazten duen enpresak instalazioan gutxienez 60.000 euroko inbertsioa egin beharko du, eta lokalaren egokitzearen gaineko zein ustiapenaren gaineko proiektuak aurkeztu beharko ditu.

Lokalaren erabilera egun ostalaritzarako dituen baimenaren berdina izango da.

Arte Ederren eraikina



Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Arte Ederren eraikinaren kupula berriro eraikitzeko proiektua bertan behera uztea, harik eta espedienteari aurkeztutako alegazioak erantzuten ez diren arte. SADE enpresak, hain zuzen ere, obrak besteren ordez egin eta haiek aurrera eramateko bete behar duen enpresak, otsailaren 28an aurkeztutako alegazioek apirilaren 25ean hartutako akordioa bertan behera uzten dute, izan ere, ezin da akordiorik hartu harik eta alegazioei buruz erabakia hartu arte.

Hestia zentroa eta +55 programa



Tokiko Gobernu Batzordeak segidako kontratuen luzapena onartu du: "Hestia" baztertze arriskuan dauden pertsonentzat eguneko zerbitzu kontratua, eta 55 urte baino gehiago duten pertsonen denbora librea betetzeko Programaren zerbitzuaren kontratua (+55 programa bezala ezagutzen dena).

Lehendabiziko kontratuari buruz, kontratuan zehaztutako bi luzapenen lehendabizikoa da. Gogoratu behar da kontratua Asociacion Rais Euskadiri esleitu zitzaion eta, ondorioz, elkarte honek San Bartolome kaleko zentroa ustiatuko du 2018ko maiatzaren 15 arte, 256.400 euroren truke.

Bigarren kontratuari buruz, Lahar Elkargoa Asociacion-i esleitu zitzaion kontratuaren lehen eta azken luzapena da. Ondorioz, Lahar Elkargoa Asociacion-ek zerbitzu horiek kudeatuko ditu 2018ko maiatzaren 14 arte, 150.960 euroren truke.

Ezkuzaitzeta



Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalaren eta Naturgas Energia Distribucon S.A.U-ren arteko hitzarmen-proposamena, hain zuzen ere, harguneak egin eta goi presioko sarera konektatzeko eta, hala, Ezkuzaitzeta eta Arzabaleta eremuetan gasa hornitzeko hitzarmen-proposamena. Horrenbestez, Gipuzkoako industrialderik handiena izango denak aurrerapausoak ematen jarraitzen du.

Guztira egin beharreko lanen kostua 1.211.934,04 eurokoa izango da.

2017/05/09-an argitaratua