Amara Berriko Eguna hirugarrenez

Urriaren 28an ospatuko da, Auzo Mahaiaren ekimenez

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
'Amara Berriko Eguna' auzoko gizarte eragileen artean antolatutako ekimena da eta Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak bultzatutako 'Auzo Mahaiak' dinamikatik sortu da. Topaketa honen xedea da auzoko elkarteen arteko harremana sustatzea eta bizilagunen aurrean ikusaraztea.

Ekimena lehen aldiz 2021 urtean antolatu zen, Amara Berriko Auzo Mahaiaren bilera batetik abiatuta: bertan, elkarteen lana balioesteko eta, aldi berean, auzoa animatzeko topaketa bat antolatzeko aukera ikusi zen.

Hirugarren edizio hau urriaren 28ko goizean ospatuko da, larunbatez, eta Armeria plazan adin guztietarako ekintzak antolatu dira, besteak beste, txistulariak, trikitilariak, dultzainak, musika, dantza eta antzerkia... puzgarriak eta jolasak ere izango dira txikienentzat.

10:00etatik 14:30era, egitaraua honakoa izango da
  • AURKEZPENA
  • TXALAPARTA
  • AMARA BERRIKO ANTZERKIA
  • BIURRUN MUSIKA ESKOLA
  • PABLO ZURUTUZA ABESLARIA
  • TXIRULA MIRULA
  • BAMBU DANCE

Kalez kale ibiliko dira Trikitixa Soinu Alai, Udal Txistulari Banda eta Ikasbideko DultzaineroTaldea Erraldoi eta Buruhandiekin.





Postuak jarriz eta euren lana jendarteratuz, honako elkarte eta entitate hauek parte hartuko dute: Auzo Elkartea, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, Institutu Politeknikoa, Scientia Karmeloko Guraso Elkartea, Arcco, Biurrun Musika eskola, Gobernu Zibila Kultur Etxe Plataforma, Kultur etxea (Amarauna), Plus 55 eta Amara Berriko Haurtxoko / Gaztelekua, AEK eta Urrats euskaltegiak eta elkarte hauek: Chernobyl, Berritsu, Hazi eta Ikasi, Ongi Etorri Eskolara, Ikasbide Kultur Elkartea, Kalapie...





AUZO MAHAIAK



Auzo Mahaia Donostiako Udalaren Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak sustatutako gunea da. Bertan, auzoko elkarte eta erakundeek, beren jarduera-eremutik haratago, hausnarketak partekatzen dituzte, proiektuak diseinatu eta elkarrekin gizarte-kohesioa areagotzeko lan egiten dute. Ildo horretan, esparru soziokulturalean hobekuntzak bilatzen ditu ikuspegi komunitariotik, eta Auzo Mahaiaren barruan eta bere jardueretan aniztasuna bermatzen saiatzen da.

Amara Berriko Auzo Mahaia 2020. urtean jaio zen, eta orain arte honako elkarte eta entitate hauek osatzen dute: Amara Berriko Auzo Elkartea, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, ARCCO, Ikasbide Elkartea, Chernobyl Elkartea, Urrats euskaltegia, Gobernu Zibila Kultur Etxe Plataforma, Easo Politeknikoa, Amara Berri ikastetxeko Guraso Elkartea eta Donostiako Udala.


Amara Berri Egunak antolatzeaz gain, 2022ko ekainean 'Koloretako arrozak' ekimena ere bultzatu zuen.

2023/10/26-an argitaratua