Groseko Gaztelekuaren antolakuntzan aldaetak

Ekainean ez dira egongo adin-tarte desberdinentzako txandak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Okendo Kultur Etxean kokatua dagoen Groseko Gaztelekuan martxoan martxan jarri zen txanda sistema bat ostiral eta larunbatetan, adin-tarte desberdinetako nerabeentzat. Txanda horietan, adin-tarteari egokituriko ekintzak, tailerrak... egiteko aukera eskaini zaie hilabete hauetan zehar.

Asteburu honetatik aurrera eta ekaina guztian zehar ez da txandarik egongo. Hortaz, 12-17 urte arteko nerabe guztiek Groseko Gaztelekuaz gozatzeko aukera izango dute zerbitzua irekia dagoen momentu guztietan:

Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00
Ostirala: 17:00-20:30
Larunbata: 17:00-21:00

2017/05/29-an argitaratua