“Lycée Evariste Galois” ikastetxeko ikasleei, hirira ongietorria eman die udalak

Gaur eguerdian, Aitziber San Román zinegotziak harrera egin die udalbatza aretoan Sartrouville hiriko “Lycée Evariste Galois”eko eta Lauaizeta ikastetxeko ikasleei.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa




Lauaizeta ikastetxea, Erasmus+ proiektu batean parte hartzen ari da eta azken ikasturteetan bezala, aurtengo maiatzean ere, ikasleen arteko topaketa bat egin dute Donostian. Egun hauetan, Lauaizetako 3. eta 4. DBHko ikasleek eta “Lycée Evariste Galois”-eko ikasleek, egun batzuk elkarrekin pasatzeko aukera izaten ari dira.

Lehenik Donostiako ikasleak bertara joan ziren martxoan aste bat pasatzera eta maiatzean aldiz, ikasle frantsesak Donostiara etorri dira aste betez ere. Egonaldi bakoitzean, ikasleak elkarbizitzen, eta elkarrekin ekintza desberdinak partekatuz aritu dira elkartruke honetan. Elkartrukearen helburu nagusiak, frantseseko ikasleak motibatzea, beraien konpetentzia linguistikoa hobetzea, komunikazio estrategiak bereganatzea eta beste bizimodu eta kultura bat ezagutzea dira besteak beste.

Aipatu baita ere, Sartrouvillen Donostiako ikasleek izan zuten egonaldian, Lauaizetako bi irakaslek historia, euskara eta gaztelania klaseak eman zizkieten 4. DBH eta Batxilegoko 2. mailako ikasleei.

Donostiako topaketa hauetan berriz, datorren astelehena maiatzaren 14an, Sartrouville- ko ikasleek Lauaizeta ikastetxea bisitatuko dute eta bertan, hainbat lantegi egingo dituzte (euskara eta euskal geografia, dantza eta musika). Maiatzaren 25ean, Europear eguna ospatuko dute Lycée Evariste Galois-en eta bertan lantegi desberdinak antolatuko dituzte gure kultura zabaltzeko eta hemen ikasi eta grabatu dituzten bideoak erakutsiz.

2018/05/11-an argitaratua