Eskuzaitzeta industrialdea urbanizatzeko eta garatzeko fase erabakigarria onartu dute

Ernesto Gascok baieztatu du proiektu estrategiko garrantzitsuenetako bat dela

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Alkateorde Ernesto Gascok jakinarazi du onartu dutela XXI. mendeko industrialdea, Eskuzaitzeta alegia, urbanizatzeko eta garatzeko “lehenengo fasea, fase erabakigarria”. Jarduneko alkateak azaldu duenez, “milioi bat metro koadrotik gora izango ditu Donostiako hiriak industrialde berri horretan jarduera soziekonomikoak jartzeko. Horiei esker, lanpostu asko garatu ahal izango dira, eta Donostiak, zerbitzu hiriburu izateaz gain, apustu egiten jarraitu ahal izango du industriek, enpresek, biltegiek eta abarrek beren jarduera ekonomikoari eusteko arrazoizko prezio batean izan ditzaten metro koadroak erabilgarri.

Hortaz –adierazi du Ernesto Gascok–, hiria industrian oinarrituta garatzeko proiektu estrategiko garrantzitsuenetako bat dugu hauxe. Eskuzaitzetari esker, ondo kokatutako eremu bat izango dugu, N-1 eta A8 errepideekin lotura izango duena. Gainera, zenbait enpresa logistiko handik hor daukate beren jarduera ekonomikoa eta zerbitzu orokor batzuk ere hortxe zentralizatuko dira. <0}

Alkateorde Ernesto Gascok, azaldu du Estatuko Aurrekontu Orokorrak jadanik desblokeatuta daudela eta, horiei esker, laster Gipuzkoako espetxe berria egiteko lanei ekin ahal izango dietela. Horretarako, aldameneko espazioak urbanizatu beharko dira. Horrez gainera, GHK-k hiri hondakin solidoen planta bat jarriko du abian, eta, horrekin, Udalak arlo horretan dituen erronkak eta konpromisoak beteko ditu”. Horretarako –adierazi du Gascok–, “gaur onartu da Hirigintza Zinegotzitzaren proiektua, 17.060.000 milioi eurokoa, ingurunea urbanizatu ahal izateko sarbideak eta oinarrizko azpiegiturak egiteko bidea emango duena. Ondoren, bigarren fasea etorriko da, gutxi gorabehera zenbateko berekoa, eta horrekin burutuko dira hango lanak".

Gascok adierazi duenez, “Udalari lehentasunezkoa iruditzen zaio ZU.08 ESKUZAITZETA hirigintza alorra urbanizatzeko lehenengo fasea osatzeko egin behar diren obrak egitea; hauexek, alegia: eremura sartzeko bide nagusia, osorik, Itxiberrietako biribilgunetik (N-1 errepidearen ondoan) 4. biribilguneraino, eta urbanizazioko mendebaldean dauden bideak, X lursailera sartzeko bidearen ondoan daudenak (lursail horretan egingo dute espetxea)”.

Gasco alkateordeak azaldu duenez, “Eskuzaitzetak eskainiko duen eremu horri esker, enpresek ez dute deslokalizatu beharrik izango eta Donostiako erdialdean kokatu ahal izango dira berriz ere. Horietako bat Zardoya Otis da, Eskuzaitzetan kokatzeko akordio bat lortu baita enpresa horrekin. Bestalde, duela bi aste, bilera bat izan genuen Australiako enbaxadorearekin, brexitaren ondoren Europan kideak bilatzeko etorri baitzen Donostiara, eta hari ere industrarako metro batzuk eskaini genizkion Eskuzaitzetan”. Gascok ondorioztatu duenez, “onarpen hori mugarri bat izango da; izan ere, Eskuzaitzeta hiriko lan eremurik garrantzitsuena izango da datozen 40 edo 50 urteetan; inbertsio handi horietako bat, baina helburutzat errentagarritasun soziala eta enplegu sorkuntza dituena.

Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek adierazi duen bezala, industrialdi horren % 50a Udalarena da eta beste % 50a Eusko Jaurlaritzarena. Beraz, Gasteizko gobernuak bere gain hartu beharko du onartutako 17 milioi euro horietatik finantzatzea dagokion zatia. Ramosen iritziz, “Eskuzaitzeta da agintaldi honetako obra zibil garrantzitsuena, diru aldetik eta metro aldetik”.

2017/05/17-an argitaratua