Urtero legez, Udal agintariek Esku Dantza egingo dute San Joan sua piztu baino lehen

Eneko Goiak eta zinegotziek Udal Agintarien Soka Dantza dantzatuko dute, larunbatean, ekainaren 23an 19:00etan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko alkate Eneko Goiak, zinegotziek eta Goizaldi Dantza Taldeko kide batzuk, Udaleko Txistulari Taldearen laguntzarekin, urtero bezala, Udal Agintarien Soka Dantza dantzatuko dute, bihar, ekainaren 23an, Konstituzio plazan egongo den zuhaitzaren inguruan, 19:00etan. Ondoren, zuhaitzari su emango zaio.


Prebentzioa eta sen ona


Donostiako Udalak herritarrek San Joan bezperako gaua gozatzea nahi du eta horretarako prebentzioa eta sen ona eskatzen die.

Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi Martin Ibabek herritarren laguntza eskatu du eta gomendatu du “zuhurtasunez jokatzea jaia behar ez diren kalte eta ezbeharrak izan ez ditzagun”.

Ibabek eskatu du “ez dadila inoiz surik piztu pertsona heldu baten gainbegiraturik gabe eta itzal dadila bertatik alde egin baino lehen”.

Zinegotziak azpimarratu duenez “babes zibileko teknikoek, suhiltzaileek eta Udaltzaingoak baimendutako 17 su egongo dira gune publikoetan eta beste guztiak debekatuak daude”.


Hondartzak


Zinegotziak gogoratu du debekatuta dagoela hondartzetan sua piztea eta azaldu du hori guztia bermatu ahal izateko Udaltzaingoak zerbitzu berezi bat prestatu duela. “Zailtasun handiko gaua da gaurkoa eta eguneroko lana egiteaz gain, baimendutako suak eta beste hainbat gorabehera artatu behar dira. Hau guztia lortzeko, ezinbestekoa da herritarren laguntza” nabarmendu du Ibabek.

2018/06/22-an argitaratua