Donostiako Udalak praktikak bultzatuko ditu udaleko lana ikasleei gerturatzeko

Praktika hauek diru ordaina jasoko dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko borondatea da praktikak bultzatzea udaleko lana gerturatzeko heziketan dauden gazteentzat eta gardentasunean irabaztea. Hori dela eta, Udalak unibertsitatetako eta prestakuntza zikloetako ikasleen praktika akademikoen programaren oinarri arautzaileak onartu ditu. Ikasleek praktikak egindako hilabete bakoitzeko 100 euroko diru-laguntza jasoko dute.

2016an, 30 pertsona izan ziren Udalean praktikak egiten. Gehienak EHUko ikasleak ziren eta sail hauetan parte hartu dute:
  • Gizarte Ongizatean,
  • Gazterian,
  • Udaltzaingoan,
  • Hirigintza
  • eta Euskara Zerbitzuan

Egun, 18 ikasle dira praktikak egiteko eskaerak egin dutenak, gehienak EHUn zuzenbidea ikasten ari dira.

Ekimen hau Gobernu Irekia lortzeko eta gazteei laguntzeko lerro estrategikoaren baitan sartzen da, horrela, politikariek eta funtzionarioek egiten duten lana ezagutzeko aukera izango baitute.

Halaber, ekimen eragingarria da, benetako ezagutzari esker, belaunaldi berrietako langileengan udalean lan egiteko nahia eta arlo publikoan parte hartzeko interesa pizteko.

Programa honen xedea da ikastetxeekin lankidetzan jardutea, ikasleen prestakuntzaren kalitatea hobetzeko, ikasketa planak osatuz ikasketetan jasotako jakintzaren aplikazio praktiko bat eginez, jarduera profesionalerako gaitasunen mesederako eta lan merkatuan sartzeko aukeren onerako.

Prestakuntzarako lankidetza hau, prestakuntza erakunde edo zentro batzuekin lankidetzarako hitzarmenen bitartez gauzatuko da, haien arteko eta praktikak egiteko hautatutako ikasleen arteko harremanak arautzeko markoa ezartzeko.

Ikasle bakoitzari praktikak egiteagatik sortzen zaizkion gastuak konpentsatzeko diru-laguntza bat emango zaio. Laguntza honen zenbatekoa praktikak egindako hilabete bakoitzeko 100 eurokoa izango da.

2017/04/04-an argitaratua