Gazteriaren 2017-2020ko Plan Estrategikoaren eta 2017ko ekintzak: HAURREN saioa(0-11 urte)

Maiatzaren 29an / Egiako Haurtxokoa / 17:30-19:30

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Gazteria Saila, hainbat parte hartze saio garatzen ari da maiatza eta ekainean zehar adin tarte ezberdinetako eragileekin, 2017-2020ko plan estrategikoa eta 2017ko ekintzak aurkezteko.

Aurreko ostegunean, maiatzaren 18an, izan zen lehenengoa, GAZTEEN adin tarteari dagokiona. DOKA Kafe Antzokian ospatu zen eta 18-30 urte bitarteko hainbat gazte eta eragilerekin 2017-2020 eperako markatutako erronkak eta ekintza zehatzak partekatu ziren. Saioa parte hartzailea eta eraikitzailea izan zen oso, bertaratutako guztien arabera.

Hurrengo saioa, HAURREN adin tarteari dagokiona izango da (0-11 urte), maiatzaren 29an. Saio hau Egiako Haurtxokoan ospatuko da (Mandasko Dukearen Pasealekua 32, Atotxako dorre azpian), arratsaldeko 17:30etik 19:30era.

Saioak irauten duen bitartean zaintza zerbitzua eskainiko da.

2017-2020 Plan Estrategikoa eta 2017ko Ekintzak: HEMEN

2017/05/22-an argitaratua