Aste Santua eta Pazko Astea Donostiako Haurtxokoetan

Lagun artean jolasean ondo pasatzeko aukera paregabea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udaleku itxura hartuko dute Haurtxokoek Aste Santu honetan; izan ere, ekintza ugari antolatu ditugu datozen opor egunei begira. Proposamen zoragarri eta dibertigarria, auzo bakoitzari egokitua.


Ordutegiei dagokienez, Haurtxoko guztietan Antiguan salbu, egunerokoa 10:30-13:00 izango da. Topalekua eta jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti.

Izen-emateko garaian bi txanden artean aukeratu beharko da eta baita zein auzotako Haurtxokoan apuntatu nahi duzuen:
• 1. txanda: apirilak 3, 4 eta 5
• 2. txanda: apirilak 11, 12, 13 eta 14

Gogoratu eskaintza hau HH5etik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzendua dagoela.

Programak kuota bat izango du; 1. txanda 15€ eta 2. txanda 20€.

Antigua Haurtxokoan berriz eskaintza LH2tik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzendua dago eta apirilaren 11tik 15era bitartean izango da, 16:00-18:15 ordutegian. Topalekua eta jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti. Kasu honetan programak 20€ko kuota izango du.


Ekintzak, eguraldiak uzten duen guztietan, kalean eta auzoko plaza zein parkeetan egingo dira. Mota askotako ekintzak izango ditugu: Natura eta musikarekin loturikoak, Zirkuaren eguna, Osasunarekin loturikoak, etab.

Izen-ematea otsailaren 17tik martxoaren 1era zabalduko da eta online izango da hurrengo estekaren bidez: https://labur.eus/AsteSantuaHaurtxokoak

Kontuan izan Haurtxoko bat eta txanda bat aukeratu beharko duzuela.
Heldu bakoitzak gehienez 5 haur apuntatzeko aukera izango du, bere NAN zenbakiaren bitartez. Haur bakoitzeko izen-emate bat egin beharko du. Ez dira NAN berdinarekin 5 izen emate baino gehiago onartuko.
Izena emateko garaian haurraren izen-abizenak eta datuak sartu behar dira baina NANa helduarena izan behar du.

Plazak mugatuak izango dira, izena emandako lagun kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa. Zozketa hau martxoaren 2an egingo da.
Zozketa egitea beharrezkoa bada, NAN berdinarekin izena eman duten haurrei elkarrekin esleituko zaie plaza.
Izen ematea egin ondoren, hurrengo estekaren bitartez eskaeraren egoerari buruzko informazioa lortu ahal izango da: https://labur.eus/kontsultak

Behin plaza konfirmatu eta gero, ordainketa kontu korronte bidez egingo da. Honen inguruko argibideak aurrerago jasoko dituzue.

Aste Santu honetan, ez izan zalantzarik! Ongi pasa nahi baduzu, Haurtxokoan aukera paregabea izango duzu!

Informazio gehiago lortu nahi baduzu dagokion Haurtxokora jo dezakezu.


DONOSTIAKO HAURTXOKOAK
Aiete Haurtxokoa
Tel. 943 483822
Email: haurtxokoa_aiete@donostia.eus
Altza Haurtxokoa
Tel. 943 48 10 34
Email: haurtxokoa_altza@donostia.eus
Amara Haurtxokoa
Tel. 943 48 19 44
Email: haurtxokoa_amara@donostia.eus
Antigua Haurtxokoa
Tel. 628 705571
Email:haurtxokoa_antigua@donostia.eus
Bidebieta Haurtxokoa
Tel. 943 390 005
Email: haurtxokoa_bidebieta@donostia.eus
Egia Haurtxokoa
Tel. 943 48 28 28
Email: haurtxokoa_egia@donostia.eus
Gros Haurtxokoa
Tel. 943 32 12 17
Email: haurtxokoa_gros@donostia.eus
Intxaurrondo Haurtxokoa
Tel. 943 48 34 88
Email: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus
Martutene Haurtxokoa
Tel. 943 48 33 66
Email: haurtxokoa_martutene@donostia.eus

Edozein zalantza baduzu deitu edo idatziguzu: gazteria@donostia.eus / 943481909


2023/02/16-an argitaratua