Arte Ederren eraikinaren gaineko epaiari buruzko balorazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Arte Ederren eraikinaren babesari buruzko epaiaren gaineko Donostiako Udalaren balorazioa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Behin Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaia aztertuta, hain zuzen ere, Arte Ederren eraikinaren babesari buruzko epaia, Donostiako Udalak segidako balorazioa egiten du:
  • Lehendabiziko azterketa eginda, Udalak ulertzen du, behin betiko epaia izatera pasatzen denean, Eusko Jaurlaritzaren espedientea eraikinaren babesa lehengo egoerara itzultzen duela, hain zuzen ere, Euskadiko Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean "Monumentu" maila duen Kultura Ondare izendatua izan baino lehengo egoerara. Hortaz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak erabaki beharko du zein pauso eman epaiak aipatzen duen aurri egoerari aurre egiteko.
  • Hirigintza-egoerari dagokionez, Arte Ederren eraikina 2010eko Plangintza Orokorrean eta Eraikitako Ondarea Babesteko Plangintza Berezian egoten jarraituko du C Mailako babesarekin.
  • Kupula berriro eraikitzeari buruz, Udalak txosten tekniko eta juridiko berrien zain egongo da erabaki bat hartu baino lehen, hain zuzen ere, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren ondorioak aztertzen duten txosten tekniko eta juridikoen berri.
  • Udalak uste du eraikinaren egoera teknikoa eta juridikoa oso zaila dela, eta kontuan ditu hartzen diren erabakiak administrazio publikoei sor diezaieketen ardura ekonomiko larriak.
  • Egungo egoera zehatzago aztertzeko, Udalak Eusko Jaurlaritzeko Kultura Sailari eskatuko dio lehenbailehen bilera egiteko, eta helburua segidakoa da: balorazioa eta eraikinaren gainean dituen asmoak jakitea.

2017/05/04-an argitaratua