Donostia Modak sustatzeko eta saltzeko gunea sortu du zortzi diseinatzailerentzat

Parte hartzeko deialdi publikoa ireki da Donostiako marka eta diseinatzaileentzat

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Sustapenako Donostia Moda Klusterraren bitartez, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren helburua da bertakoa eta desberdina den produktuari balioa ematea eta Donostiako markak eta diseinatzaileak sustatzea. Era horretan, ekimen berri bat abian jarri du, tokiko diseinatzaileak bezeroarekin harremanetan zuzenean jar daitezen. Horrela, hautatutako sortzaileei aldi baterako gune bat eskainiko die zentro komertzial batean, diseinatzaileek 2017ko udaberri eta udako bildumak erakutsi eta saldu ahal izateko. Hain zuzen ere, doako espazio hori Garbera zentro komertzialaren erdi-erdian izango dute.

Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi du: "aukera interesgarria eskaintzen diegu gurekin Moda Klusterraren esparruan lan egiten ari diren hiriko diseinatzaileei. Izan ere, 2017an benetako salmenta-puntua izango dute maiatzean eta urrian, jende ugari ibiltzen den leku batean. Bildumak erakutsi ahal izan dizkie herritar guztiei nahiz probintziako bisitariei eta etor litezkeen turistei. Haientzat aurrerapausoa izango da ikusgarritasunaren eta etorkizunaren aldetik".

Atzo, astelehena, izena emateko denboraldia ireki zen. Donostiako Sustapenaren web orrialdean izena eman ahal izango da datorren apirilaren 20ra bitarte. Hautatzeko irizpide orokorrak honako hauek izango dira:
  • Diseinatzaileek Donostiakoak izan behar dute.
  • 2017ko udaberri-udako bilduma askotarikoa eta zabala izan behar dute jendeari zuzenean saltzeko hilabete oso batean.
  • Kalitatea, konfekzioa eta amaierak ez ezik, bildumako jantzi-kopurua ere kontuan izango dira.

Apirilaren 21ean, hautatuko markak zeintzuk diren jakinaraziko da, eta bildumak saltzeko aukera izango dute hilabete oso batez; hots, apirilaren 28tik maiatzaren 20ra, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 2:00etara, egunean zehar milaka bezero igaro ohi diren leku pribilegiatu batean. Esperientzia urrian berriro errepikatuko da, Donostiako diseinatzaileentzat egingo den deialdi berriarekin.

2017/04/11-an argitaratua