'Sarajevo, gerra eta bakea' erakusketak Bosniako gerraren izugarrikeriak irudikatzen ditu

Gervasio Sanchezen argazkiak Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan ikus daitezke

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Erakusketan, Sarajevoko setioko argazkiak (zuri-beltzean) eta leku berean 15 urte geroago bake garaian egindako argazkiak daude, eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan ikus daitezke maiatzaren 17ra arte.

Apirilaren 6an eta 7an, autoreak berak parte hartuko du erakusketa osatzen duten argazkiak proiektatu ondoren egingo diren solasaldietan. *

Bosnia-Herzegovinako gerra hasi zeneko 25. urteurrenarekin bat etorriz, Donostiako Udaleko Lankidetza Atalak, Euskal Fondoak eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, lankidetzan, Gervasio Sánchez kazeta argazkilari ezagunaren “Sarajevo, gerra eta bakea” erakusketa antolatu dute. Hara zer dioen autoreak gerra lazgarri hori buruz: “nire bizitza profesionalaren eta pertsonalaren zati da, dudarik gabe. Ia egunero gogoratzen naiz gatazka hartaz. Etengabeko bonbardaketa haiek eta hango biztanleen aurpegietako izua agertzen zaizkit ametsetan, nahiz eta gerra hura hasi zenetik mende laurdena beteko den hilabete honetan.”

Honela adierazten ditu Gervasio Sánchezek munduko gatazka gogorrenetako baten lekuko izateak sorrarazten dizkion emozioak eta pentsamenduak:

“Han ikasi nuen gerra ezin dela kontatu. Bolaluma amaitu arte idatzi arren, asmamena ahalik gehien zorroztu arren, errealitatea ahalik hobekien enkoadratu arren, ez duzu inoiz lortuko irakurleak gatazka armatu baten errealitatea bere osotasunean ulertzea. Egoera horretako izua ezin du irudikatu hura bizi ez duenak. 250.000 bosniar hil edo desagerrarazi zituzten, haietatik 16.000 adin txikikoak. Sarajevon bakarrik 1.601 haur hil ziren. Herrialde horretan, aitarik edo amarik ez duten 25.000 adin txikiko daude.

Hauek dira proiekzioen eta ondorengo solasaldien datak:
  • Apirilaren 6a: 17:00etatik 18:00etara eta 19:00etatik 20:30era
  • Apirilaren 7a: 16:00etatik 17:15era eta 17:30etik 19:00etara.
Horretarako, beharrezkoa da sfg@sfg-ss.com helbidean izena ematea edo 943 42 13 86 telefono zenbakira deitzea.

2017/04/06-an argitaratua