Belaunaldi arteko harremanak sustatzeko jolasen olinpiadak Loiolako Erriberan

Apirilaren 12an antolatu du Auzo Mahaiak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Loiolako Erriberako Auzo Mahaia komunitatearen ongizatea sustatzeko gune gisa eratu zen, elkarteen, udalaren eta zenbait erakunderen arteko lankidetzatik abiatuta.

Belaunaldien arteko harremanak sustatzeko asmoz jarduera batzuk antolatu dira, eta lehena Jolas Olinpiada izango da.
  • Eguna: Apirilak 12, ostirala
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Ikasbide Ikastola

Jarduera honetan adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute, eta dagoeneko izena emateko epea ireki da web inprimaki baten bidez eta Minbiziaren aurkako Elkartearen bulegoetan, Bartzelona etorbideko 6. zenbakian.


Antolatzaileak: Ikasbide Ikastola eta bertako Guraso Elkartea, Erribertxo Kultur Elkartea, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Iesu Parrokia, M-etxea, Erriberak Martxan eta Donostiako Udala.












Auzo Mahaiak



Ekimen hau Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak auzoaren ongizatea sustatzeko bultzatutako Auzo Mahaien dinamikaren barruan kokatzen da eta bertako elkarte eta erakundeen arteko lankidetzan oinarritzen da. Gaur egun Amara Berriko eta Loiolako Erriberako Auzo Mahaiak dira martxan daudenak.

Loiolako Erriberako Auzo Mahaiean hamar eragile inguruk hartzen dute parte.

Auzo Mahaia sortzen da elkarteek elkar ezagutu eta elkar aitortu ahal izateko espazioak eratzeko beharretik, posible izan dadin erakunde bakoitzaren jardun-eremutik harago gogoetak partekatzea, proiektuak diseinatzea.. aniztasuna etengabeko ezaugarria izanik ikuspegi komunitario eta konstruktibo batetik lan egiteko. Ardatz hauekin planteatu zen auzoetan dagoen kapital sozialak ibilbide partekatu eta propioa egin ahal izatea, gai soziokulturalak hobetzeko alorrak zein diren hautemanez eta adostuz eta horietan esku hartzen saiatuz.

Loiolako Erriberako Auzo Mahaiak 2021. urtearen hasieran eman zituen lehen urratsak, eta orain arte honako hauek osatzen dute: Erribertxo Kultur Elkartea, Erriberako Auzokideak, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak, M-etxea, Erriberak Martxan, Zubiberri Elkarte Gastronomikoa, Ikasbide ikastolak eta ikastolako Guraso Elkartea eta Donostiako Udala.

2024/04/09-an argitaratua